Skip to main content

Bideoteka

Bideotekan bilatu
bideoaren irudia
Migrante eta errefuxiatuen eskubideen alde, Mugak Zabalduz karabanak Italiarako bidea hartu du

2018-07-13

Italiako gobernuak, Matteo Salvini barne ministroaren ekinbidez, migrante, errefuxiatu edo gutxiengoen aurka darabilen jarrera xenofonoa salatzeko asmoz, ehunka lagunek bat egin dute Mugak Zabalduz karabanarekin. Euskal Herrian, gaur bertan abiatu dira. Horiek horrela, Bilbotik 130 lagun atera dira, gehienak emakumezkoak. Mediterraneo itsasoan bizi den egoera lazgarria bertatik bertara ezagutu eta Sizilia bezalako guneetan, laguntza eman nahi dute. Italia zein beste herrietatako esperientzietatik ikasi, hango mugimenduekin zubiak eraiki eta Euskal Herrian baliagarriak izan daitezkeen neurriak eta bitartekoak ezagutzeko aukera izango dute. Dena, migrante zein errefuxiatuen bizi baldintzak hobetu eta euren eskubideak errespetatuak izan daitezen.

bideoaren irudia
20 urte Egin itxi zutenetik

2018-07-13

Igandean, hilak 15, 20 urte beteko dira Baltasar Garzon epailarean aginduz Espainiako poliziak Egin egunkaria itxi zuenetik. Operazio horren bitartez, euskal prentsa berriaren adierazle nagusietako baten proiektuari amaiera eman nahi izan zioten. Hurrengo egunean, langileek, "Euskadi Información" kaleratzea lortu zuten eta hilabete batzuk beranduago, herri ekimenetik bultzatuta, Gara sortu zen.

bideoaren irudia
Uztailak 12

2018-07-12

Denetarako tartea izaten da sanfeminetan, baita ligatzeko ere. Gazteriaren Kontseilua eta HIESAren Aurkako Batzordea, Iruñeko Udalarekin elkarlanean, kanpaina berezia burutu dute sexualitatearen begirada zabalagoa ezagutarazteko. Era berean, jaietan ematen den ligoteoa eta sexu-harremanak errespetuzkoak eta osasuntsuak diren jakiteko, kalera jo dugu herritarren iritziak eta esperientziak ezagutzeko.

Bestalde, zezen plaza izaten da sanferminetako beste gune garrantzitsu bat. Egun hauetarako bereziki prestatzen den kirofanoan egon gara Unai Razkin erizainarekin. Gaztetxoei zuzendutako entzierro txikia ere ezagutu dugu eta beroari aurre egiteko, Gazteluleku elkarteko lagunek beraien sorbete famatua prestatu digute.

 

bideoaren irudia
Ehun euskal presok berehala aske geratu behar lukete, abokatu eta medikuen hitzetan

2018-07-12

Mati Iturralde eta Miren Arana medikuek eta Iñaki Zugadi eta Haizea Ziluaga abokatuek eman dituzte libre egon beharko luketen presoen inguruko xehetasunak. Esan dutenez, 24 dira gaixotasun larri eta sendaezinak dituztenak; horietatik hamasei agertzen dira argitara atera den zerrendan, eta beste zortzik nahiago izan dute euren egoera publiko ez egitea, arrazoi pertsonalak direla medio. 

Emakume presoen egoera nabarmendu dute, zortzi adingabeen amak direlako eta hamabi bakarturik dauzkatelako.

bideoaren irudia
#11Mundiala Kroaziak historia egin du

2018-07-12

Ingalaterra mendean hartu ostean, talde balkandarrak munduko txapelketa jokatuko du. Hitzordua, igandean, 17:00etan, Frantziaren aurka. Kroaziak balentria egin du, lau milioi biztanle dituen herria izanik, kirol azpiegitura urriekin edo gerra zein erbestearen semeak diren jokalariekin. Honatx, Beñat Zarrabeitiaren analisia.

bideoaren irudia
EGUNEKOA: uztailaren 12ko albiste nagusiak

2018-07-12

Mediku eta abokatuek ehun euskal preso lehenbailehen aske uzteko egindako eskaerari erreparatu diogu aktualitate politikoan. Horrez gain, Arabako Kaleratzeak Stop plataformak Vitalquilerren eta Laboral Kutxaren aurka egindako salaketaren berri ere jaso dugu.