Skip to main content

Bideoteka

Bideotekan bilatu
bideoaren irudia
Ehun preso inguru "berehala askatzeko" eskaera egin dute mediku eta abokatuek

2018-07-12

Ehun preso inguru "berehala askatzeko" eskaera egin dute mediku eta abokatuek. Gaixotasun larri eta sendaezinak, zigorraren hiru laurdenak bete dituztenak edo 70 urte baino gehiago dituztenak hain zuzen ere.

Espainiar legediak berak neurri hauek ahal bidetzen dituztela azaldu dute Mati Iturralde eta Miren Arana medikuek eta Iñaki Zugadi eta Haizea Ziluaga abokatuek. Horiek horrela, eri dauden presoen egoerarengan arreta berezia jarri dute, espetxeak ez bai dira gaixotasunak diagnostikatu eta tratatzeko leku egokiak. Hortaz, euren berehalako askatasuna eskatu dute.

bideoaren irudia
Vitalquilerri eta Laboral Kutxari familien sufrimenduarekin negozioa egitea egotzi diete Gasteizen

2018-07-12

Joan den urtarrilean kaleratu behar zituzten, baina orduan etxegabetzea saihestu zuten eta orain Vitalquilerrek 5.000 euroko faktura bat igorri eta Laboral Kutxak gastu judizialengatik 850 euroko eskatu dizkiete.

Hargatik, etxegabetzeen aurkako plataformak Eusko Jaurlaritzari eta Gasteizko Udalari eskatu die zorra baliogabetzera behartu ditzatela auzian dauden enpresak. Horrez gain, erakunde publikoei eskatu diete Vitalquilerren hitzarmenak aztertzeko eta neurriz kanpoko klausulak ezabatzeko.

Vitalquilerrek, Zabalganako etxe batetik sei lagun kanporatzea eskatu zuten, 5.000 euroko abal bat berritu ezin zutelako eta alokairuko 525 euroak ere ordaindu ezin zituztelako. Izan ere, familiaren diru sarrerak 760 eurokoak ziren. Apirilean, lortu zuten Eusko Jaurlaritzak familiari alokairuko etxe bat jartzea baina Vitalquilerrek eta Laboral Kutxak zorrak kitatzeko eskatzen segitzen dute. Eta Kaleratzeak Stop plataformaren ustez, ezin da onartu familiari egiten ari zaizkion jazarpena.

bideoaren irudia
Kaiku eta Urdaibai nagusitu ziren Bizkaiko traineru txapelketan

2018-07-12
Bizkaiko traineru txapelketa jokatu zen atzo arratsaldean Lekeition. Emakumezkoen mailan hiru ontzik parte hartu zuten eta gizonezkoenean bederatzik. Emakumeak txanda bakar batean lehiatu ziren, eta Kaikuk eman zuen ustekabea, iazko txapeldunari, Deusturi, erraz irabazita. Sestaoko taldeak lehen aldiz jokatu zuen Bizkaiko txapelketa, eta 19 segundo atera zizkion Deustuarrei. Lea Artibairi hirugarrenari, ia minutu eta erdiko aldearekin gailendu zitzaion. Gizonezkoena ondoren jokatu zen eta azkeneko txandan egin zuen arraun txapeldunak, Urdaibaik. Estropada gogorra izan zen, lehen luzean Zierbena sei segundo aurretik zelako. Bigarren luzean irauli zuen egoera Bou Bizkaiak eta barruko balizetara 8 segundo aurretik iritsi zen. Hirugarren luzea zazpi segundo aurretik egin zuen Urdaibaik baina Zierbenak estutu egin zuen azken luzean, eta, txapeldunarengandik 3 segundora gerturatu zen helmugan. Hamaikagarren aldiz irabazi zuen Urdaibaik txapelketa. Bigarren txandako garailea Isuntza izan zen, eta hirugarren bukatu zuen, pasa den larunbateko ligako jardunaldian bandera irabazi ostean, momentu onean daudela erakutsiz. Laugarren Ondarroa izan zen, txanda horretako bigarrena. Gipuzkoako txapelketa ere jokatu zen atzo Mutrikuko urtean. Emakumezkoetan, San Juanek Oriori ia 2 atera zizkion, txapelketa laugarren aldiz irabazteko. Gizonezkoetan, Hondarribiak estropada goitik behera menderatu zuen, Oriori 22 segundo eta Donostiarrari ia minutu erdi aterata helmugan. Euskadiko txapelketan parte hartuko duten partaideak argitu dira atzoko estropadak jokatu ostean. Emakumezkoetan, Kaiku, Deustu, Lea-Artibai, San Juan, Orio, Donostiarra eta Hondarribia lehiatuko dira. Gizonezkoetan, berriz, Urdaibai, Zierbena, Isuntza, Ondarroa Hondarribia, Orio, Donostiarra eta San Pedro arituko dira uztailaren 31ean Lekeition jokatuko den txapelketan.
bideoaren irudia
Liburubila, klik bakarrean kultura eskura izateko ataria

2018-07-12

Duela urtebete ekin zioten proiektua garatzeari, eta Finlandian sustatutako antzeko ekimen bat izan dute eredu. Zerbitzuaren doakotasuna nabarmendu dute, edozein herritarrentzat eskuragarri egotea baita helburua. Horrez gain, bilaketa “irakurlearen baldintzetara egokitzeko” aukera dagoela adierazi du Aizpuruk. Bilaketa zehatzak ahalbidetzen ditu, kultura kontsumoa erraztuz.

Klik bakarrean kultura eskura izatea da atari digitalaren helburua, kultura eskaintza zabala webgune bakarrean batzea. Euskadiko Irakurketa Sare Publikoa osatzen duten 500 liburutegiekin eta eLiburutegiarekin lotua dago Liburubila, eskaintza fisikoa zein digitala ahalbidetuz. Jada martxan da Liburubila, edozein herritarrentzat eskuragai.

Zerbitzuaren doakotasunarekin batera, egile eskubideen garrantzia azpimarratu nahi izan dute. Izan ere, herritarrentzat kosturik izango ez duen arren, Jaurlaritzak dagozkien ordainketak egingo dizkie sortzaileei. Horrez gain, filmak estreinatu eta urtebetera izango ditu eskuragarri erabiltzaileak, ekoizpen etxeekin izan ditzaketen konpetentzia arazoak ekiditeko.

bideoaren irudia
Ehun preso inguru "berehala askatzeko" eskatu dute mediku eta abokatuek

2018-07-12

Preso dauden pertsonen egoera beti da saila, eta  Euskal preso politikoena are gehiago , pairatzen duten salbuespen legediagatik. Egoera honi  gehitzen badigu osasun arazoak  are gogorrago bihurtzen da espetxe barruko egonaldia.

Egoera hau egiaztatzera etorri dira Mati Iturralde eta Miren Arana medikuek eta Iñaki Zugadi eta Haizea Ziluaga abokatuek.  Espetxeak ez direla gaixotasunak diagnostikatzeko ezta tratatzeko leku egokiak eta ehun preso inguru "berehala askatzeko" beharra azpimarratu dute.

bideoaren irudia
Diru publikoa bidegabe erabiltzeagatik onartu du Alemaniak Puigdemonten estradizioa

2018-07-12

Schleswig-Holstein landerreko Lurralde Auzitegiak hartu du Carles Puigdemont espainiaratzeko erabakia. Auzitegiak ez du Kataluniako presidenteordearen kontrako kautelazko neurririk agindu, eta Puigdemontek aske jarraitzen du. Espainiako Auzitegi Gorenak Puigdemonten entrega baztertzeko aukera du, eta litekeena da Pablo Llarena instrukzio magistratuak hala egitea, Kataluniako presidente ohiari soilik diru publikoaren erabilera bidegabea leporatzen diolako.

Izan ere, Llarena kontraesan nabarmenean eroriko litzateke Puigdemonti delitu hori bakarrik leporatzea onartuko balu, kontuan izanik Kataluniako prozesu subiranistan Puigdemontek baino ardura apalagoak izan dituzten auzipetuei delitu larriagoak leporatu dizkiela: matxinada eta desobedientzia, hain zuzen.

Gorenak Alemaniako Justiziaren espainiaratzea ontzat emanez gero, Puigdemonti sei urteko kartzela zigorra ezarri ahalko lioke gehienez ere, eta hamar urtetarako kargu publikoetarako ezgaitu. Aldiz, matxinada delituagatik kondetatutakoek 25 urtera arteko zigorra jaso dezakete.

Quim Torra Kataluniako presidenteak Twitter bidez adierazi du "albiste oso ona" dela Alemaniako Justiziaren erabakia. Oso pozik dagoela Puigdemontengatik eta sekula hasi behar ez zuen auzi baten amarru eta gezurrak agerian gelditu direlako beste behin. Europan irabaziko dutela uste du Torrak.

Puigdemont martxoaren 25ean atxilotu zuen Alemaniako poliziak, herrialdearen eta Danimarkaren arteko mugan. Haren kontrako euroagindua eman zuen Espainiako Auzitegi Gorenak. Schleswig-Holsteingo Lurralde Auzitegiak behin-behinean aske utzi apirilaren 5ean, entrega eskaria aztertu bitartean.

Goreneko magistratu Llarenak matxinada delitua leporatu zien Puigdemonti eta beste hamabi buruzagi independentistari. Auzipetze autoan ziurtatu zuen boterearen erabilera "bidegabea" egin zutela "altxamendu" bat bultzatzeko, "armarik gabe", baina indarkeria erabiliz. Alemaniako Justiziak, Espainiakoak ez bezala, ez du nahikoa arrazoi ikusi Pugdemonti matxinada delitua leporatzeko.