Skip to main content

Bideoteka

Bideotekan bilatu
bideoaren irudia
Ama Zuriaren festatako pregoia, kirolari lotutako zortzi emakumeren eskutik

2018-07-10
Janire Fernández de Olano atleta, Olga Jiménez kazetaria, Tania Lamarca gimnasta, Irati Anda eskalatzailea, Nagore Martín pilotaria, Maria Ascaso eskrimalaria, Made Urieta saskibaloi entrenatzailea eta Maider Mendia igerilariak irakurriko dute Gasteizko jai handia hasteko pregoia.
bideoaren irudia
Alex Mumbru, Bilbo Basketeko jokalariengan konpromisoa sustatuko duen entrenatzailea

2018-07-10

Alex Mumbruren lehen esperientzia izango da entrenatzaile postuan. Urrezko LEB Ligan ariko da Bilbo Basket. Ilusioz hartu du aukera eta maite duen klubean aritzea eskainita, ez du baietza emateko zalantzarik egin.

Entrenatzailea laguntzeko Jorge Elorduy aukeratu du zuzendaritzak. Elorduyk ezagutzen du maila, aurretik Melilla zuzendu zuelako LEB ligan. Azken sasoi honetan Gernikan egon da. Aulkian bi horiek eseriko dira; bulegoetan, berriz, Rafa Pueyo Bilbo Basketeko entrenatzaile ohia egongo da.

Pueyok hamahiru denbroaldi egin zituen Bilbo Basketeko bigarren entrenatzaile postuan. Besteak beste, Txus Bidorreta edo Fotis Katsikarisen laguntzaile izan zen. Sasoi bat ere egin zuen lehen entrenatzaile postuan. Hurrengo sasoira begira ardura berria izango du, berak osatu beharko baitu taldea. Bilbo Basketen asmoa 1,2 mili euro inguruko aurrekontua izatea da, mailako handienetakoa.

Taldeak ekainaren 29an iragarri zuen hartzekodunen konkurtsoan sartu zela eta egun berean aurkeztu zuten Javier Barcala zuzendaria ere. Teknikarien berri ere eman dute jada eta Mumbruk lan egiteko asmoa dutela esan du, baita jokalari konprometituak sustatzeko intentzioa ere.

bideoaren irudia
Metroaren aurkako elkarretaratzea egin du Satorralaiak Donostiako udalaren aurrean

2018-07-10
Eneko goia: herritarrei erantzun! Metroa gelditu! lelopean elkartu dira bizilagunak, metro pasantearen egitasmoak sor ditzakeen eragozpen larrien inguruan argibideak eskatuz. Maiatzaren 30ean aurkeztu zuen Satorralaiak taldeak udaletxean herritarren kezka nagusiak adierazten dituen idatzia, baina oraindik ez dute erantzunik jaso. Eneko Goiak Gardentasuna eta informazio publikoaren eskuragarritasuna bermatzen duen legea ez duela errespetatu salatu dute. Alkateari bandera beltz bat entregatu diote, Ekologistak Martxan erakundeak argitaratutako “Banderas Negras” txostenean Donostiako Metroaren egitasmoa ageri delako. Txosten honetan, Espainaiko kostaldearentzat kaltegarrienak diren proiektuak laburbiltzen dira. Mikel Alvarez Satorralaia taldeko kideak, herritarrengan eragin zuzena duen kasu batean talde politikoen isiltasuna onartezina dela salatu du. Udaletxeari aurkeztutako txostenean, herritarrek dituzten dudak argitzeko gutxieneko informazioa eskatzen dutela azaldu du Alvarezek. Alkateak eta udaleko zinegotzi taldeek duten jarrera eta iritzia publikoki adieraztea ezinbesteko dela azaldu dute egindako elkarretaratzean. Herriaren protagonismoa aldarrikatu dute eta metroaren proiektua bertan behera geratzeko eskatu dute Udaletxera gerturatu diren bizilagunek.
bideoaren irudia
FSB2018: Bilboko Ingeneritza Eskolako auto berria Ingalaterran eta Katalunian lehiatuko da

2018-07-10

Bilboko, Ingeniaritza Eskola hamargarren aldiz lehiatuko da Silverstone nazioarteko lehiaketan. Munduko beste hainbat unibertsitaterekin batera, berrikuntza eta talentua sustatzen dituen ekimen baten barruan.

Silverstone  lehiaketari begira, helburua da, batetik, lehenengohogei sailkatuen artean sailkatzea eta, bestetik, Bussiness Case proban lortu zen lehenengo postuari eustea. Berau,  ikasleek garatu duten eta proiekzio komertzial handiena duen auto prototipoa izango delako.

Bartzelonako Montmelon, aldiz  helburua Estatu mailako talderik onena izatea da. 2014, 2015 eta 2016an espainiar Estatu mailako lehenengo taldearen saria jaso zuten Bilboko Ingenieritza Eskolak, baita ibilgailurik efizienteenarena saria ere. 


Autoa uztailaren 11tik 15era Inglaterrako Silverstonen eta abuztuaren 23tik 26ra  Kataluniako Montmelon munduko hainbat unibertsitatek egindako beste auto askorekin lehiatuko da.
 

bideoaren irudia
Maiatzaren 21ean istripu batean larri zauritu zen EHUko langilea zendu da

2018-07-10

Maiatzaren 21ean istripu batean larri zauritu zen EHUko langilea zendu da. Bilboko Ingeniaritzan Eskolako larrialdietarako irteera baten eskaileretatik erori eta koman geratu zen emakumea. Hilabete eta erdi geroago, joan den ostiralean, hil zen. LAB, Steilas, CC.OO., UGT eta ELA sindikatuek paroak eta elkarretaratzeak deitu dituzte Bilbon, Leioan, Gasteizen eta Donostian. Bilboko kontzentrazioan EHUk neurriak hartu ez izana salatu du Gabi Elkoroaristizabal LAB-eko ordazkariak.

bideoaren irudia
Kataluniaren independentzia lortzeko biderik ez duela baztertuko argi du Torrak

2018-07-10

Urteak ziren Kataluniako presidente bat ez zela Moncloara joaten. Zehazki, 2011n PP boterera iritsi zenetik. Badirudi Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko presidentetzatik zentsura mozio bidez kanporatu eta Pedro Sanchez sozialista agintera iritsi denean, aldaketak etorri direla. Aldaketa mezu horiek, ordea, ez dute bide handirik egin Espainiaren eta Kataluniaren arteko gatazka politikoan, Quim Torra Kataluniako presidenteak egiaztatu duenez.

Autodeterminazio eskubidea batek, dirua eta eskumenak besteak, hala laburbildu daiteke bi agintarien arteko lehen elkarrizketa. Oraingoz, kartak mahai gainean daude, eta negoziazioak hasi besterik ez dira egin, baina Torrak ohartarazpena egina du jada: Kataluniak ez du «inolako biderik» baztertuko independentzia lortzeko.

Harago jo du: Jordi Turull, Josep Rull eta Quim Forn Generalitateko kontseilari kargugabetuak Kataluniako espetxeetara bidean direnean, Torrak esan du Sanchezi argi utzi diola ez duela ezer galtzeko.

Torrak eta Sanchezek abuztuaren 17an ikusiko dute elkar berriz ere, Bartzelonan, iaz egun horretan izandako erasoen biktimak oroitzeko ekitaldietan, eta udaren ostean izango dute bigarren hitzordua, Bartzelonan, Espainiako presidenteak Kataluniakoak egindako gonbita onartu ostean.