Skip to main content

Bideoteka

Bideotekan bilatu
bideoaren irudia
EGUNEKOA: uztailaren 9ko albiste nagusiak

2018-07-09

Espainiako Gobernuko presidente Pedro Sanchezek Kataluniako Generalitateko presidente Quim Torrarekin egindako bilkura izan da gaurko arreta puntuetako bat. Horrez gain, Bilboko Azkuna Zentroko mediatekako langileen greba amaierari ere erreparatu diogu. Baita Athleticen denboraldi hasierari ere.

bideoaren irudia
“Nola soinu halan bizi” izango da 2018ko Bilboko aste nagusiaren irudia

2018-07-09

Bilboko Udalak urtero deitzen duen Aste Nagusiko Kartelen Lehiaketaren irabazlea  “Nola soinu hala zeinu” izan da,  Egilea Jone Etxaburu Garai da.

Kartela irabazleak, seinu hizkuntzaren bitartez 2018 aste nagusia iragartzeko, sardezkenhortzak eskuen atzamarrak izango balira bezala erabili ditu.

 

 

Aurten 175 kartel aurkeztu dira, aurreko edizioan baino % 9,4 gehiago. Kartel gehienak Bilbotik iritsi diren arren, beste hainbat lekutatik ere bidali dituzte proposamenak, besteak beste, Ipar Euskal Herritik, Nafarroatik, Bartzelonatik, Madriletik, Sevillatik eta Coruñatik.

bideoaren irudia
38 egun ondoren Azkuna zentroko mediatekako langileen greba bertan behera geratu da

2018-07-09

 

38 egun ondoren Azkuna zentroko mediatekako langileen  greba bertan behera geratu da, empresa eta langileek akordio batera heldu direlako, bilboko udalak eta Azkuna Zentroko zuzendaritzak egindako bitartekaritza-lanari esker.

Uztailaren 6an goizean goiz Odei S.A,  Scanbit S. L empresen eta langileen artean sinatu zuten akordioa, Akordioa honio esker Mediatekako langileek Bizkaiko Ekintza Sozialeko Lan Hitzarmenean jasotzen diren baldintzatan egingo dute lan.

bideoaren irudia
Finalaren atarian faborito argirik gabe

2018-07-09

Frantziak eta Belgikak alde batetik eta Kroaziak eta Ingalaterrak bestetik. Horiek dira finalean sartzeko lehian arituko direnak bihar eta etzi Errusiako mundialean eta argi dagoen bakarra faborito nagusirik ez dagoela da. Talde bakoiztak bere hautagaitza aurkeztu du eta eta kalidadea ez da faltako bi norgehiagoketan.

bideoaren irudia
Europara itzuli asmoz, Athletic-ek lanari ekin dio Lezaman

2018-07-09

Eduardo Berizzo entrenatzaile argentinarraren agindupean, talde zuri-gorriak lan saioak hasi ditu. Orotara 34 jokalari elkartu dira Lezaman, munduko txapelketan egondako Kepa Arrizabalagaren oporrak hilaren 23a bitartean luzatuko dira, eta aurpegi berri ugari bildu dira. Batetik, Ander Capa, Cristian Ganea, Dani Garcia eta Yuri Berchiche fitxaketa berriak, bestetik utzita egondako Alex Remiro, Asier Villalibre zein Unai Lopez eta azkenik Andoni Lopez, Gorka Guruzeta, Hodei Oleaga, Iñigo Muñoz, Iñigo Vicente, Oihan Sanzet, Peru Nolaskoain eta Unai Simon gazteak.

Hurrengo egunean, Lezamako lan saioekin batera, taldeak bi lagunarteko jokatuko ditu Zornotzan eta Barakaldon. Ondoren, astebete emango dute Herbeheeretan. Iazko denboraldi txarraren ostean, Athletic-ek Europara itzuli nahiko du.

bideoaren irudia
Iñaki Igerategi preso ohiak suhiltzaile lanpostua berreskuratzea eskatu du LABek

2018-07-09
2012ko otsailean Auzitegi Nazionaleko seigarren instrukzio epaitegiak agindutako operazioan atxilotu zuten Igerategi Tolosako Suhiltzaile parkean, bertan lanean ari zela. Operazio berean Inaxio Otaño ere atxilotu zuten, ETAko kide izatea egotziz biei. Zigorra bere osotasunean bete ostean, otsailaren 18an utzi zuten bi presoek kartzela. 2012ko otsailaren 21az geroztik, lan jardueraren etenaldi egoeran egon da Iñaki Igerategi behin betiko sententzia jaso arte. 2015eko maiatzaren 4an, Igerategi berak eman zuen Gipuzkoako Foru Aldundiko erregistroan zigorraren berri. Sententzia eskuetan izan arren, Gipuzkoako Foru Aldundiak ez du horrelako kasuetan aplikatzen den jurisprudentzia kontuan hartu. Jokin Zubieta eta Nadeth Arrizabalagak adierazi dute sindikatuaren ikuspuntua, aldundiak hartu zezakeen erabakirik okerrena hartu duela adieraziz. Zubietak Markel Olano kritikatu du, antzeko beste egoeretan ez dela berdin jokatu azalduz. Espetxe politika aldatzearen inguruko eztabaida pil-pilean dagoenean horrelako erabakia hartzea onartezina dela salatu du Zubietak. Bide juridikoa jorratzeaz gain ekintza sindikala jorratuko dutela eta mobilizazioekin hasiko direla adierazi du LABek, eta Iñakiren lankideei, suhiltzaileei eta Aldundiko gainerako lankideei parte hartzera dei egin die. EAJri bere erabaki bidegabe eta ilegala zuzentzeko ere eskatu diote.