Skip to main content

Albisteak

Bidea bera ere txapelaren pare izan daitekeenean

naiz.info - duela 7 ordu 25 min
Urrutikoetxeak eta Irribarriak orain hiru urteko finala errepikatuko dute, oso bestelako egoeran.
Kategoriak: Aktualitatea

«Piztiak», Aritz Mutiozabalen bestiarioa ipuin-liburuan bildua

naiz.info - duela 7 ordu 25 min
«Su geldoan» landutako narrazio-bilduma da «Piztiak», Aritz Mutiozabal zarauztarraren lan berria. Orain zazpi urte hasi zen idazten gai nagusitzat gizakiaren instintu primarioak eta desorekak dituzten ipuinak eta, aurten, Maiatz argitaletxearekin argitaratu du bilduma.
Kategoriak: Aktualitatea

Uxue Fraile eta Ion Azpiroz txapel banaren jabe

naiz.info - duela 7 ordu 25 min
Bi gipuzkoarrak ultra distantziako Euskal Herriko txapeldun berriak dira. Leitzan izan da hitzordua.
Kategoriak: Aktualitatea

Bi langile hil dira egun bakarrean, eta politikak aldatzeko eskatu dute

naiz.info - duela 7 ordu 25 min
Egun tragikoa izan zen atzokoa langile klasearentzat. Bi langile hil ziren lan istripuen ondorioz Urola Kosta eskualdean. Goizean, Zestoan, basogintza sektoreko langile batek galdu zuen bizia eta, arratsaldean, Zarautzen, eraikuntzako beste langile batek, garabi batetik erorita.
Kategoriak: Aktualitatea
Mundua

Nakba, 71 urte erbestean

admin, 2019-05-15

Maiatzaren 15a Nakba eguna da palestinarrentzat. 1948an Israelgo Estatua sortu eta erbestealdia hasi zen eguna oroitzen dute. 700.000 palestinar baino gehiagok egin behar izan zuten ihes. Horietako askok Gazara egin behar izan zuten ihes. Tamainaz Bilboaldea baino txikixeagoa da Gaza. Hala ere, gaur egun 1.850.000 pertsona bizi dira bertan. Hilabete hasieran Gazaren aurka egindako oldarraldian beste 25 lagun hil zituen Israelek. Bitartean, Eurovision jaialdiari ekin zioten atzo hesiaren bestaldean, Gazatik 70 km-tara dagoen Tel Aviv hirian.

 
Politika

Maiatzaren 29an deklaratuko du Maria Jesús Mujika Osakidetzako zuzendari ohiak

admin, 2019-05-14

Osakidetzako lan eskaintza publikoan izandako ustezko irregulartasunen auzian deklaratu beharko du Mujikak lekuko gisa. Egun bat beranduago igaroko dira epailearen aurretik kasuan auziperatu gisa deklaratu ebharko duten hiru Mediku Buruek.

 
Ekologia

Erraustegiaren aurkako mobilizaziorako deia egin die GuraSOSek gazteei

admin, 2019-05-13

Maiatzaren 24an erraustegiaren aurkako mobilizazio handi bat egiteko deia egin die GuraSOSek gazteei. Ostiralero klima aldaketaren aurrean neurriak hartzeko eskatuz egiten diren mobilizazioek Erraustegiaren aurkakoekin bat egin eta, maiatzaren 24an, mobilizazio bateratu bat egiteko gonbita luzatu die GuraSOSek gazteei.

 
Mundua

Edgar Zambrano Asanblada Nazionaleko presidentea atxilotu dute Venezuelan

admin, 2019-05-09

Bere alderdiaren egoitzatik gertu atxilotu dute, Asanblada Nazional Konstituziogileak diputatu gisa zegokion immunitatea indargabetu ondoren. Zambranok modu zuzenean babestu zuen joan den asteko estatu kolpe saiakera. Goizeko lehen orduan egin zuen bat Juan Guaidó eta Leopoldo Lopezekin. Atxiloketaren unean autoan zegoen Zambrano, eta uko egin dio bertatik irteteari. Ondorioz garabiari deitu eta auto eta guzti eraman dute preso Asanblada Nazionaleko presidenteordea.

 
Gizartea

Ekainaren 21ean aztertuko ditu Gorenak 'Manada' kasuko errekurtsoak

admin, 2019-05-07

Iazko Azaroan eman zuen Nafarroako Justizia Auzitegi Gorenak bost akusatuei 9 urteko espetxe zigorra ezartzen zien sententzia. Nagusikeriazko Sexu abusuak egiteagatik ezarri zien zigorra epaitegiak, ez sexu erasoak egiteagatik. Sententziaren aurkako errekurtsoak aurkeztu zituzten Fiskaltzak, biktimek, bost zigortuek eta Foru Erkidegoaren eta Iruñeko Udalaren izenean lanean diharduten herri akusazioek.

 
Langabezia

Langabeziak behera egin du apirilean Hego Euskal Herrian

admin, 2019-05-07

150.000 langabe baino gutxiago zeuden apirilean Hego Euskal Herrian. 2009ko urtarrilaz geroztik lehen aldia da langabe erregistratuen kopurua 150.000tik jaisten dela. Aste santuaren ondorioz ia 5.600 langile gehiago izan ziren joan den hilabetean Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroan. Aldi berean, baina, behera egin du kontratu mugagabeen kopuruak.