Skip to main content
bannerra

Albisteak

Ez du lortu inor konbentzitzea

Berria: politika - duela ordu 1 37 min
Kritikak bata bestearen atzetik jasotzen ari da Herenegun unitate didaktikoa, Jonan Fernandez Eusko Jaurlaritzako Giza Eskubideen eta Bizikidetza idazkariak joan den urriaren 11n prentsaurrekoan aurkeztu zuenetik. Alde batekoek zein bestekoek egin dizkiote kritikak. ETAren biktimenak, zein estatuarenak. Ia inork ez du bere burua identifikatuta ikusten unitate horren edukiarekin. Alderdi politiko ...
Kategoriak: Aktualitatea

ETAren indarkeriari buruzko unitate bat prestatzen ari da PSOEren gobernua

Berria: politika - duela ordu 1 37 min
Espainiako Gobernua ETAren «terrorismoari» buruzko unitate didaktikoa prestatzen ari da ikastetxeetan zabaltzeko. Fernando Grande-Marlaska Espainiako Barne ministroak herenegun jakinarazi zuen gobernua «amaitzen» ari dela material horren lanketa, eta ETAren indarkeriaz arituko dela, «soil-soilik». Erkidego ezberdinetako eskoletara eraman nahi dute gero unitatea, DBHn irakasteko.Unitate ...
Kategoriak: Aktualitatea

Memoriarako lantaldearen bilera, hilaren 26an

Berria: politika - duela ordu 1 37 min
Eusko Legebiltzarreko Memoriarako lantaldea datorren hilaren 26an bilduko da. Maiatzean bildu zen azkenekoz, eta presoen blokeari amaiera eman zion. Ordutik ez da gehiago bildu. Orain, taldeen eginkizuna izango da landutako ondorioak mahai gainean jartzea eta adostasun batera iristea. Biktimak, espetxe politika, presoak eta bizikidetza alorrak landu dituzte lantaldean. Ana Oregi lantaldeko ...
Kategoriak: Aktualitatea

Aurrekontuak adostea proposatu dio Eusko Jaurlaritzak EH Bilduri

Berria: politika - duela ordu 1 37 min
Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Ekonomia sailburu Pedro Azpiazuk bilerak izan ditu EH Bildurekin eta Elkarrekin Podemosekin aurrekontuen inguruan eztabaidatzeko, eta, sailburuak adierazi duenez, bilera horien emaitza oso desberdina izan da: EH Bilduri «proposamen serioa» egin dio aurrekontuak hitzartzeko, 48 milioi euroko diru poltsa baten norakoa negoziatzeko aukera emanez; Elkarrekin Podemosen ...
Kategoriak: Aktualitatea

Tokikoa, baina Europan barna

Berria: politika - duela ordu 1 37 min
Nola kokatu mundu zabalean estaturik gabeko herri bat? Nola gobernatu erakunde diferenteetan banatutako lurralde bat? Nola mantendu instituzioen eta herritarren arteko lotura? Galdera horiei tiraka jardun dira Mikel Irujo Nafarroako Gobernuak Bruselan duen ordezkaria, Mikel Anton Eusko Jaurlaritzako Europa Gaietarako zuzendaria eta Paxkal Indo Ipar Euskal Herriko Garapen Kontseiluko kidea Eusko ...
Kategoriak: Aktualitatea

Egungo «polizia ereduak» ez du lekurik, Cabacasen lagun eta senideen ustez

Berria: politika - duela ordu 1 37 min
Iñigo Cabacasen hilketari buruzko epaiketa amaitu eta astebetera, horren balorazioa egin dute haren lagun eta senideek, Bilbon. Adierazi dute ertzainek epaiketan emandako bertsioa ez zaiela «sinesgarria» begitantzen, akusatuek izandako «mesede tratua» salatu dute, eta indarrean dagoen «polizia eredua» eta hura sustatzen duten «arduradun politikoak» ere kritikatu dituzte: «Polizia eredu ...
Kategoriak: Aktualitatea

Donostian bihar bozkatzeko eskatu dute EAJk eta EH Bilduk

Berria: politika - duela ordu 1 37 min
DONOSTIA. Donostiako EAJ eta EH Bildu indar politikoetako ia 40 lagunek hiriburuko biharko galdeketan parte hartzeko dei egin dute, agerraldi batean. Bertan izan dira, besteak beste, Arkaitz Rodriguez Sortuko idazkari nagusia, Reyes Karrere EH Bilduko alkategaia, eta Andoni Etxebeste eta Idoia Elorza EAJren GBBko kideak. Esan dute «erabakitzeko eskubidea defendatu eta gauzatzeko ariketa ...
Kategoriak: Aktualitatea

Absoluzioaren eskaerari eutsi dio Alfredo de Miguelen abokatuak

Berria: politika - duela ordu 1 37 min
GASTEIZ. Alfredo de Miguel Arabako foru diputatu ohiaren abokatuak bere bezeroaren absoluzio eskaerari eutsi dio, ustelkeria kasurik ez dagoelakoan. Josu Izagirre Arabako fiskal nagusiak asteartean aurkeztuko ditu De Miguel auziko behin betiko ondorioak. Izagirre eta Manuel Pedreira fiskalek 26 auzipetuentzako zigor eskaerak murriztu egin dituzte asteon. Haien artean, De Miguel, Aitor Telleria eta...
Kategoriak: Aktualitatea

Txarrenari onena atera dio

Berria: politika - duela ordu 1 37 min
Txarrenari onena atera diozu, zaurietan muxu». Horixe dio Aurrera Altsasu abestiak, eta, bi urteotako amesgaiztoak bizirik jarraitzen badu ere, txarrenari onena ateratzen jarraitzen du Altsasuk. Carmen Lamela Auzitegi Nazionaleko instrukzio epaileak 2016ko azaroaren 14an Altsasuko zortzi gazte atxilotzeko agindua eman zuen, eta, gerora, horietatik zazpi espetxeratu zituen —hiruk bi urte ...
Kategoriak: Aktualitatea

Realak hiru lehia jokatuko ditu zortzi egunean; lehena, gaur, Rayoren zelaian

Berria: kirola - duela ordu 1 37 min
Aspaldiko asterik beteenari egingo dio aurre Realak, hiru partida jokatuko baititu zortzi egunean. Gaur, Espainiako Lehen Mailako bederatzigarren jardunaldiko partida jokatuko du, Vallecasen, Rayo Vallecanoren aurka (13:00, Bein La Liga). Datorren asteazkenean, berriz, Bartzelona ahaltsua hartuko du Zubietan, hamargarren jardunaldiko norgehiagokan (20:45, Gol). Ezohikoa da astegun buruzurian ...
Kategoriak: , Aktualitatea

Eta ezustean, Peras

Berria: kirola - duela ordu 1 37 min
Baskoniak, beste behin, ez du pazientziarik izan, eta Velimir Perasovicek Pedro Martinez ordezkatuko du entrenatzaile karguan. Taldeak atzo hartu zuen erabakia, eta teknikari kroaziarra gaur bertan iritsiko da Gasteizera, etzi taldea zuzentzeko Kanaria Handiaren aurkako ACB ligako partidan. Perasovicek taldearen lema hartuko duen hirugarren aldia izango da. Bitxikeria gisa, Baskoniaren ...
Kategoriak: , Aktualitatea

Konfiantza kontua

Berria: kirola - duela ordu 1 37 min
Elastikoan izen bera agertzen da, zortzi letra berberak ordena berean ezarriak. Ezkurdia da, Joseba lagunentzat, baina beste bat dirudi, aldatu egin da. Pilotazaleek 2018an gehien errepikatutako esaldia da: «Zer egin diote Ezkurdiari?». Amaiera estuetan itotzen zen pilotari indartsuak iraganeko pertsonaia bat dirudi, azken hilabeteetan oso lehiakor den beste batek darama haren atorra. ...
Kategoriak: , Aktualitatea

Bidasoak bolada onari eutsi nahi dio gaur; Zuazok bolada txarra eten nahi du

Berria: kirola - duela ordu 1 37 min
ESKUBALOIA. Bidasoak eta Zuazok gaur jokatuko dute. Irungo taldea Santanderren (Espainia) ariko da, Sinfinen aurka (18:00). Helburu argia du: laugarren partida irabazi jarraian, eta bigarren postuari eutsi. Oso bestelako egoeran da Zuazo. Galdu egin ditu azken bost lehiak, eta gaur bolada txar hori eten nahi du, Valentziaren pistan irabazita (19:30). Bestalde, Bera Berak Alcobendas izango du ...
Kategoriak: , Aktualitatea
Gizartea

Manifestazio anitza eta jendetsua Orain Presoak antolatuta Donostian

admin, 2018-10-22

Orain Presoak dinamikak antolatuta, 40.000 lagun batu ziren larunbatean Donostiako kaleetan egindako manifestazioan. Antolatzaileen hitzetan, orain arteko manifetaziorik anitzena eta zabalena izan zen asteburukoa. Lau aldarrikapen: urrunketa politika amaitzea, larriki gaixorik dauden presoak etxeratzea, lehen graqduaren iraunkortzea eten eta gradu aldaketak ahlbidetzea eta Frantziako kartzela-zigor urteak zenbatzea

 
Politika

80. hamarkada hasierako borroken kontaketa grafikoa

admin, 2018-09-28

Bigarren pegatina liburua argitaratu berri du Euskal Memoriak. Hiru alez osaturiko bilduma horretan, Euskal Herriko hainbat borrokaren kontaketa modu grafikoan jaso dute.

 
Artea

Fantrobia saria eman diote Paul Urkijori

j.jubera, 2018-05-10

Fantrobi saria eman diote Paul Urkijo zinemagile Gasteiztarrari. Errementari, bere azken filma, eta fantasiazko generoan izandako ibilbide oparoarengatik eman diote saria, FANT Bilboko zinemaldi fantastikoaren 24. edizioan.

 

Gorka Knorr

a.ortega, 2017-09-29

Gorka Knorr-ekin izan gara eta zenbait titular utzi dizkigu, besteak beste, Euskal Herrian, alderdiek zirt edo zart egin beharko dutela, eta erabaki estatus berri baterantz bidea egingo duten, ala batzordeak osatzen segituko duten. Eusko Alkartasunako legebiltzarkide ohiaren iritziz, azken bide horrek ez dauka etorkizunik.

 

Gure Esku Dagok manifestazioa deitu du irailaren 30ean Bilbon

a.ortega, 2017-09-29

Espainiako Estatuak Katalunian ezarritako “de faktozko salbuespen egoera”-ren aurrean, Gure Esku Dagok manifestazioa deitu du larunbatean Bilbon. Mobilizazioa, 17:30ean abiatuko da Kasillatik, “Demokrazia, erabakitzeko askatasuna” lemapean. Martxak, EAJ, EH Bildu, ANC Euskal Herria eta Independentistak sarearen babesa jaso du dagoeneko. Antolatzaileak atxikimendu gehiago bilduko dituzte hurrengo orduetan, bai eremu politikoan baita sindikal zein sozialean ere.

 

Bartzelonatik: CUP-en ekitaldia erreferendumaren kanpainan

a.ortega, 2017-09-29

Kanpainako azken ekitaldia egin du CUP alderdiak, Bartzelonan. Kataluniaren norabidea aldatzeko aukeratzat jo dute independentzia: Frankismoarekin behingoz hautsi, eta herri libre eta duina eraikitzeko aukeratzat.