Skip to main content
bannerra

Albisteak

Bretainia bateratzearen aurka bozkatu du Loire-Atlantique departamentuko kontseiluak

Berria: mundua - duela 5 ordu 4 min
Frantziako Errepublikaren lurralde egiturak bitan banatzen du Bretainia: alde batetik, Bretainiako eskualdea dago, lau departamentuk osatzen dutena eta lurralde historikoaren zati gehiena hartzen duena; bertzalde, berriz, Loire-Atlantique departamentua, Naoned (Nantes) hiriburutzat duena, eta Pays de la Loire eskualdearen zati dena. Partizioaren aurkako mugimenduak 100.000 sinadura bildu ditu ...
Kategoriak: Aktualitatea

The Strokes, Suede, Rosalia eta Thom Yorke, BBK Liven

Berria: kultura - duela 5 ordu 4 min
Bilboko BBK Live jaialdiaren programazioaren aurrerapena egin du gaur goizean Last Tour ekoiztetxeak, eta iragarri du bertan 2019ko ekitaldian joko duen artista multzoaren parte handi bat. Aurretik iragarria zegoen Weezer izango dela jalaidiko kartelburuetako bat, eta gaur beste hamaika artista gehitu dizkiote. Izenen artean The Strokes New ...
Kategoriak: Aktualitatea

Kanpoko arkumez betetako kamioi bat gelditu du EHNEk, prezio duinak aldarrikatzeko

naiz.info - duela 5 ordu 4 min
EHNE sindikatuak Estatu frantsesetik zetorren arkumez betetako kamioi bat gelditu du Auritzen gaur goizean, Eguberrietan «urtetik urtera errepikatzen den egoera» salatu eta administrazioei merkatuaren gardentasuna bermatu eta iruzurra saihestu dezatela exijitzeko.
Kategoriak: Aktualitatea

Pinuen fumigazioaz Tapia sailburuari gezurretan aritzea aurpegiratu dio Naturkonek

Argia: haria - duela 5 ordu 31 min
Hainbat talde ekologistaren bilgunea den Naturkon elkarteak Arantza Tapia sailburuari oxido kuprosoz pinudiak airetik fumigatzeko baimenez gezurretan aritzea aurpegiratu eta eskatu dio publikoko zuzendu dezala oker esandakoa.
Kategoriak: Aktualitatea

Bost euskal herritar epaitzen hasi dira Parisen

Berria: politika - duela 5 ordu 32 min
Bost euskal herritarren aurkako epaiketa abiatu dute gaur eguerdian Parisko Auzitegian: Iñaki Reta, Xabier Goienetxea, Terexa Lekunberri, Jeff Mateo eta Graxi Etxebehere dira akusatuak. 2015eko uztailean atxilotu zituen Frantziako Poliziak, Ortzaizen ...
Kategoriak: Aktualitatea

Hiru gizon atxilotu dituzte genero indarkeriagatik

Alea.eus - duela 5 ordu 38 min
Udaltzainek bi emakume ospitalera eraman dituzte zauriak sendatzeko.
Kategoriak: Aktualitatea

Aurrekontuak luzatuko ditu Gasteizko Udalak

Berria: politika - duela 5 ordu 45 min
Oposizioko alderdiekin adostasunez lortu ez dutenez, 2019ko aurrekontu proiektua erretiratu eta 2017koak berriz luzatzea erabaki Gasteizko udal gobernuak -bigarren urtez jarraian luzatu dituzte aurrekontuak-. EAJ eta PSE-EE daude gobernuan Arabako hiriburuan, baina gutxiengoan ari dira gobernatzen, eta beraz, beste talde baten babesa behar zuten aurrekontuak aurrera ateratzeko. EH Bildurekin aritu...
Kategoriak: Aktualitatea

Biomasa erabiliko dute Gasteizko udal galdarak berotzeko

Alea.eus - duela 5 ordu 50 min
Lehenengo proba egingo dute, Gasteizko galdaretan 500 tona ezpal baliatuta.
Kategoriak: Aktualitatea

Gizon bat atxilotu du Poliziak Gasteizen, jihadismoarekin lotuta

Berria: gizartea - duela 5 ordu 56 min
Espainiako Poliziak 36 urteko gizon bat atxilotu du Gasteizen, Ariznabarra auzoan. Polizia iturriek jakinarazi dutenez, jihadismoarekin lotura izatea leporatzen diote atxilotuari. Zehazki, EI Estatu Islamikoko "erakunde terroristako kide" izatea eta kide berriak lortzeko lanean aritzea egotzi diote. Poliziaren esanetan, zuzenean nahiz sare sozialen bidez saiatzen zen kide berriak lortzen, eta ...
Kategoriak: Aktualitatea

Baldintzarik gabeko legezko abortua onartu dute Irlandan

Argia: haria - duela 6 ordu 4 min
Legea indarrean egotera pasako da Michael D. Higgins presidenteak hau sinatzen duenean. Behin pauso hori emandakoan, haurdunaldiko lehen hamabi asteetan abortatzea legezkoa izango da edozein kasutan.
Kategoriak: Aktualitatea

Emmanuel Macron ez da Miarritzen izanen bihar

Hitza: Iparraldea - duela 6 ordu 28 min
Pirinio Atlantikoetako prefeturak eman du berria gaur goizean. G7-aren prestaketa bilkurak atxikiak dira, haatik. Miarritzera egitekoa zuen bisita bertan behera utzi du Emmanuela Macron Frantziako Errepublikako presidenteak. Bihar goizerako Miarritzeko herriko etxean bilkura bat iragarria zuen heldu den agorrilan iraganen den G7a prestatzeko, eta ...
Kategoriak: Aktualitatea
Musika

Gatibuk bere 8.en lana aurkeztu du 'Salto' izenpean

admin, 2018-11-30

Gatibu talde Gernikarrak bere zortzigarren lana aurkeztu du. Lagunarteko prentsaurrekoa osatzeko asmoz, jendea bildu dute Arriagatik hasi eta Bira kulturgunerarte egindako Performancean. Euskaldunak, Europako azken indioak garela erreferentzia egiteko, bizkaitarren zortzigarren lan hau ‘Azken Indioak’ deitu dute. Diska grabatzeko oraingoan, Estatu Batuetara egin dute SALTO eta hauxe da hain zuzen aurrerapen abestiaren izenburua. ‘Azken Indioak’ zazpi abestiko lana da. Bertan Rock&Roll euskaldunetik abiatuta, kezkatzen gaituzten beldurretatik askatzeko eta iraultza alaia egitera mugiarazten gaituzte. Azaldu dutenez, aurrenekoz, kanpo-produkzio laguntza izan dute; besteak beste Delorean, La M.O.D.A, Standstill, eta Nueva Vulcanoren abestiak produzitu dituen Santi Garcia eta honen eskutik sonoritate berriak lortu dituzte. Gatibutarrek aurkezpen bira abenduaren 13an hasiko dute Cerdanyola del valleseko Sala Dresdenen eta Euskal herrian abenduaren 15ean, Gasteiz izango da lehena Gernikarren lan berria gozatzen, ondoren Bilbo, Donostia, Atarrabia eta Miarritzen izango direlarik.

 
Musika

Esne Beltzak bere 7.en lana aurkeztu du 'NI' izenpean

admin, 2018-11-29

Esne Beltza taldeak bere zazpigarren diskoa kaleratu du. Lanak 10 kantu ditu eta hainbat kolaborazio. R.I.P.-eko baterijole Txerra, Tremenda Jauria, Pupil•les, Olatz Salbador eta Cuatro Besos de Propina-k hartu dute parte diskoan. Urtebetez aritu dira diskoan lanean, zer nahi zuten argitzeko, diotenez. Emaitza, egunera arte taldeak egin duen diskorik elektronikoena da. Durangoko Plateruenan aurkeztuko dute zuzenean, Abenduaren 6an.

 
Emakumea

Steilas-ek Cristina Uriarteren dimisioa eskatu du

admin, 2018-11-29

Cristina Uriartek Irun eta Hondarribiako Alarde baztertzailea babestu zuela eta, Steilasek bere dimisioa eskatu du.

 
Gizartea

Manifestazio anitza eta jendetsua Orain Presoak antolatuta Donostian

admin, 2018-10-22

Orain Presoak dinamikak antolatuta, 40.000 lagun batu ziren larunbatean Donostiako kaleetan egindako manifestazioan. Antolatzaileen hitzetan, orain arteko manifetaziorik anitzena eta zabalena izan zen asteburukoa. Lau aldarrikapen: urrunketa politika amaitzea, larriki gaixorik dauden presoak etxeratzea, lehen graqduaren iraunkortzea eten eta gradu aldaketak ahlbidetzea eta Frantziako kartzela-zigor urteak zenbatzea

 
Politika

80. hamarkada hasierako borroken kontaketa grafikoa

admin, 2018-09-28

Bigarren pegatina liburua argitaratu berri du Euskal Memoriak. Hiru alez osaturiko bilduma horretan, Euskal Herriko hainbat borrokaren kontaketa modu grafikoan jaso dute.

 
Artea

Fantrobia saria eman diote Paul Urkijori

j.jubera, 2018-05-10

Fantrobi saria eman diote Paul Urkijo zinemagile Gasteiztarrari. Errementari, bere azken filma, eta fantasiazko generoan izandako ibilbide oparoarengatik eman diote saria, FANT Bilboko zinemaldi fantastikoaren 24. edizioan.