Skip to main content
bannerra

Albisteak

Landa eremura, kutsatu gabe

Hitza: Gipuzkoa - duela 4 ordu 6 min
Kategoriak: Aktualitatea

Ioseba Iturbideri elkartasuna adieraziko diote Lesakan, epaiketaren atarian

Argia: haria - duela 4 ordu 15 min
Abenduaren 19an hasiko da epaiketa Espainiako Auzitegi Nazionalean, duela 11 urteko gertakari batzuk leporatuta. Zortzi urteko espetxe zigorra eskatzen dio fiskaltzak.
Kategoriak: Aktualitatea

Plastikozko ontziak birziklatzearen truke deskontuak egingo dituzte Istanbulgo metroan

Argia: haria - duela 4 ordu 29 min
Plastikozko ontzikiak biltzen dituen makinak jarri ditu Istanbulgo Udalak metroko makinen alboan. Plastiko gehien ekoizten eta gutxien birziklatzen duen Europako herrialdea da Turkia.
Kategoriak: Aktualitatea

Felix Linares, Victoria Cañas eta Isidro Elezgarai dira aurtengo Bilboko Ospetsuak

naiz.info - duela 4 ordu 34 min
Abenduaren 17an banatuko dituzte aurtengo Bilboko Ospetsuak sariak. Felix Linares, zinema eta kultur arloko kazetaria; Victoria Cañas, emakume enpresaria; eta Isidro Elezgarai, UNICEF Euskadiko presidentea; izango dira sarituak.
Kategoriak: Aktualitatea

Astebetean hamar indigena hil dituzte Kolonbian

Argia: haria - duela 4 ordu 34 min
Edwin Dagua Ipia buruzagi indigena hil dute Kolonbian. 8 egunetan hil duten hamargarrena da.
Kategoriak: Aktualitatea

Dena prest larunbateko Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finalerako

naiz.info - duela 4 ordu 39 min
Aitor Bizkarra, Eneko Abasolo 'Abarkas’, Etxahun Lekue, Jone Uria, Miren Amuriza, Nerea Ibarzabal, Onintza Enbeita eta Xabat Galletebeitia arituko dira larunbatean Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finalean. «Gogoz eta talde sentsazioaz» azaldu dira prentsaurrekoan.
Kategoriak: Aktualitatea

Hartortxu Rock-ek Sara Fernandez izan du gogoan aurkezpen bideoan

Berria: politika - duela 4 ordu 53 min
Sara Fernandezen heriotzaren 15. urteurrena bete eta hilabetera egingo da aurtengo Hartortxu Rock, abenduaren 29an, Atarrabian (Nafarroa). Musika jaialdiak gogoan izan du Fernandez iruindarra, eta hari eskaini dio aurtengo aurkezpen bideoa. Bertan, Ana Fernandez Sara ...
Kategoriak: Aktualitatea

Jaurlaritzak aurrekontuak erretiratuko ditu akordiorik ez badago etzi baino lehen

Berria: politika - duela 5 ordu 38 min
Eusko Legebiltzarrak Jaurlaritzaren aurrekontu proiektuari aurkeztutako bi osoko zuzenketak eztabaidatu ditu gaur goizean, eta biak baztertu ditu. Elkarrekin Podemosek eta PPk aurkeztu dituzte aurrekontuak itzultzeko zuzenketak. EH Bilduk ez du halakorik egin, Jaurlaritzarekin abian dituen negoziazioekin jarraitze aldera. Ez dute luze jarraituko, ordea, gobernuak gaur esandakoari eusten badio. ...
Kategoriak: Aktualitatea

Ikasle greba Katalunian

a.ortega, 2017-09-29

Milaka eta milaka ikasle irten dira Bartzelonako kaleetara mobilizatzera. Bertan gara zuzenean emititzen! 

 

Orio eta San Juan Kontxan nagusi

m.castelo, 2017-09-11

 
Kultura

Elias Kerejeta zine eskolak urrian zabalduko ditu ateak

B.Gartzia, 2017-07-11

Elias Kerejeta zine eskolak urrian zabalduko ditu ateak Tabakaleran.

 
Gizartea

Lau pertsona zauritu dira Larrabetzuko gurutze frankista eraisten ari zirela

a.ortega, 2017-07-11

Gaztelumendi tontorrean zegoen gurutze frankista eraitsi du Larrabetzuko Udalak uztailaren 10ean. Harrizko dorrea espero ez zen aldera jausi eta lau zauritu eragin ditu; bi gizon eta 60 urte inguruko bi emakume. Udalak aditzera eman duenez, “beharrezko segurtasun neurriak” bete ditu, eta gertatutakoa aztertuko dute teknikari eta arduradunek.

Erregimen frankistak eraiki zuen gurutzea 1938an, bere hildakoen omenez. Dorrearen egoera nahiko arriskutsua zela adierazi du Larrabetzuko Udalak, urteetan jendeak harriak kendu baititu bertatik. Apirilaren 26an erabaki zuen eraistea, azaldu duenez, bere tokian nazionalen aurka borrokatu zuten gudarien omenezko plaka bat jarriko dute.

 
Herri mugimendua

Udako Kalera Martxa egingo dute uztailaren 20tik 27ra bitartean, preso, deportatu eta iheslarien alde

a.ortega, 2017-07-11

‘Kalera Kalera’ dinamikak antolatu du martxa, bi helbururekin; “Euskal errepresaliatu guztiak Euskal Herriko kaleetara ekartzea eta jai giroaz gozatzea”. Gernikan (Bizkaia) emango diote hasiera, uztailaren 20an, eta Lakuntzan (Nafarroa) amaituko da, uztailaren 27an.

Antolatzaileen iritziz, presoen kaleratzeak “lehentasuna” du, eta azaldu dutenez, prest daude kaleratze horrek nolakoa izan behar duen adosteko. Hala ere, mobilizazioa ere “beharrezkoa” dela esan dute. Horren baitan kokatu dute Udako Kalera Martxa.