Skip to main content
bannerra

Albisteak

Jaurlaritzak aurrekontuak erretiratuko ditu osteguna baino lehen EH Bildurekin akordiorik lortzen ez badu

Berria: politika - duela 5 ordu 42 min
Eusko Legebiltzarra Jaurlaritzaren aurrekontu proiektuari aurkeztutako bi osoko zuzenketak eztabaidatzen ari da gaur goizean. Elkarrekin Podemosek eta PPk aurkeztu dituzte aurrekontuak itzultzeko zuzenketak. EH bilduk ez du halakorik egin, negoziazioekin jarraitze aldera. Eta negoziaketa horiei epemuga jarri die gaur Azpiazuk. EH Bilduri ohartarazi dio ez duela legebiltzarreko azken eztabaidara ...
Kategoriak: Aktualitatea

Pintaketa faxistak egin dituzte Leioako Campusean

Argia: haria - duela 5 ordu 43 min
EHUko Leioako Campuseko kafetegian hainbat pintaketa faxista agertu dira astelehen goizean.
Kategoriak: Aktualitatea

Lizarra helburu, martxan da Euskal Herriko XI. mus txapelketa

naiz.info - duela 5 ordu 49 min
Martxoaren 16an Lizarran jokatuko da Euskal Herriko XI Mus Txapelketako finala, bien bitartean abiatzear dira herriz herriko kanporaketak.
Kategoriak: Aktualitatea

Barakaldoko familia baten aurkako etxegabetze-agindua geldiarazi dute hilabetez

Argia: haria - duela 6 ordu 7 min
Abenduaren 11rako aurreikusita zegoen familiaren etxegabetzea gelditu du Barakaldoko epaitegiak. Neurri honen bidez, hilabeteko epea zehaztu dute egoerari irtenbide bat emateko, Herrikoloren irakur daitekeenez.
Kategoriak: Aktualitatea

23:00etan: Revolutinary Grooves azken Saioa info zapirekin

naiz.info - duela 6 ordu 9 min
Info7rekin azken saioa, 9 urtez egon ondoren, Revolutionnary Grooves saioa, musika beltza eta elektronikoaren inguruan jarritzen du, gaur ere berrikuntzak eta euskal herriko musika elektronikoarekin dator. Saioa www.revolutionarygrooves.wordpress.com-en emititzen jarrituko da, radio garden eta tunein aplikazioan ere izango da streaming modura. Artista hauekin entzungo dira: telmo trenor, joy o, ...
Kategoriak: Aktualitatea

Macronek ez du inoren gogoa guztiz bete, ez ezker ez eskuin

Argia: haria - duela 6 ordu 26 min
Frantziako presidenteak Jaka Horien ezinegona lasaitu nahi izan du, baina mugimenduko askoren gogoa ez du bete. Macron krisiari aurre egiteko izandako jarreraz desenkusatu zen telebistan egindako diskurtsoan, baina estatuburu baten irmotasuna azaldu du eta, antza, prest dago mugimenduaren “desafioa”-ri eusteko.  
Kategoriak: Aktualitatea

Hiru emakumez abusatzea egotzita abade bat kargugabetu du Bizkaiko Elizak

Argia: haria - duela 6 ordu 28 min
Euskalerriko Eskautak mugimenduko kide ziren emakumeak eta abadea. Bilboko Gotzain nagusiak abusuen berri jakin orduko ikerketa ireki eta salaketa ipini zuen. Kasua Bizkaiko Fiskaltzaren esku geratu da.
Kategoriak: Aktualitatea

«Aukera oso polita izan da arnasberritzeko»

Hitza: Iparraldea - duela 6 ordu 31 min
Abadia eremuko Nekatoenea artisten egoitzan hilabeteko egonaldia burutu berri du artistak, euskarazko ‘kamishibai’ bat ontzen; plazera eta musika ditu oinarri kontakizunak. Nekatoenea sarrerako murrutxoaren gainean jarririk Iñaki Martiarena, Mattin (Donostia, 1967), begiratzean, laster batean argi gelditzen da ez dela kasualitatea hor ikustea. ...
Kategoriak: Aktualitatea

Iruñean salatutako azken eraso matxista gaitzesteko mobilizazioak deitu dituzte

Argia: haria - duela 6 ordu 33 min
Abenduaren 8ko goizaldean, emakume gazte batek Iruñeko Errotxapea auzoan eraso matxista jasan zuela salatu du. Iruñeko Udalak astelehen goizean egin du erasoa gaitzesteko elkarretaratzea, eta mugimendu feministak astearte arratsalderako deitu du mobilizazioa.
Kategoriak: Aktualitatea

Erreforma berrien kontrako mobilizazioak, Ipar Euskal Herrian

naiz.info - duela 6 ordu 40 min
Frantziar Gobernuaren erreforma berrien kontra mobilizatu dira ikasleak Ipar Euskal Herrian. Goizean Baionako fakultatea blokatu dute eta Bernat Etxepare lizeoko gazteek ere ekimena burutu dute lehen orduan. 10:00etan manifestazioa abiatu da Ipar Euskal Herriko hiriburuan.
Kategoriak: Aktualitatea

Azken aurreko manifestua

Argia: haria - duela 6 ordu 43 min
Harkaitz Cano idazleak 'Azken aurreko manifestua' irakurri du Donostiako Bagera elkarteak Euskaraldiari amaiera emateko antolatutako ekitaldian, Kaxildan.
Kategoriak: Aktualitatea

Dioxinagate: honela kutsatzen du Holandako erraustegirik berrienak

Argia: haria - duela 6 ordu 51 min
2011n abian jartzeko egunean, Harlingeneko erraustegia ingelesez state of the art esaten dioten mailakoa dela esan zuen harro Holandako Gobernuak, puntako teknologiaren erakusgarria. Hala ere, laster ikerlan independenteek erakutsi zuten Europako legeek onartu baino dioxina, furano eta bestelako kutsagai askoz gehiago isurtzen dituela. Kutsadura eteten ez dutela eta, joan den

"Estatuek ez dute zilegitasunik Giza Eskubideen Eguna ospatzeko"

Argia: haria - duela 7 ordu min 1
Abenduaren 10ean Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsalaren Egunarekin bat, euskal preso eta iheslari politikoen senidetartekoak kalera atera dira Iruñea, Gasteiz eta Baionan helburu batekin: pertsona ororen eskubide guzti-guztien errespetua, aitortza eta ezarpen unibertsal eta eraginkorra sustatu ditzaten.
Kategoriak: Aktualitatea
Futbola

Martxan da Reala

a.ortega, 2017-07-07

Talde txuri-urdinara Europan arituko da denboraldi honetan eta iazko joko eta emaitza onei eutsi nahi die Eusebioren taldeak. Hiru lehiaketetan itxura ona eman nahi dute gipuzkoarrek, etxeko jokalariak ardatz hartuta. Nobedade nagusiak, Diego Llorenteren fitxakete eta Yuriren irteera. 

 

Oinez Txokoan ere txupinazoa bota dute Pirritx eta Porrotxek

a.ortega, 2017-07-06

Oinez Txokoan ere txupinazoa bota dute Pirritx eta Porrotxek 

 

Autodeterminazio erreferendumerako legea aurkeztu dute Kataluniako Parlamentuan.

a.ortega, 2017-07-05

Urriaren 1eko galdeketa nazioarteko legedian oinarritu dute, eta Espainiak autodeterminazio eskubidea biltzen duten hitzarmenak sinatu izana du helduleku juridikotzat.

Gabriela Serra Cup alderdiko diputatuak adierazi du emaitza ezezkoa bada hauteskundeak deituko dituztela, baiezkoa gailentzen bada, berriz, Kataluniako Errepublika eratzeko prozesua abian jarriko dutela. 

Marta Rovira Junts Pel Si alderdiko bozeramailearen arabera, juridikoki autodeterminaziorako eskubidea dugula adierazten du legeak. Xavier García PPko kideak, bestalde, esan du legearena "probokazio hutsa" dela, eta autonomia kentzea besterik ez dutela nahi.

Neus Munté Generalitateko bozeramailearen ustez, "arazo" bat duena Espainiako gobernua da, "ez delako ausartzen demokrazia arazo bati aurre egiten".

 

 

Uztailaren 31ra arte luzatuko dute greba Bizkaiko Zahar Egoitzetako langileek

a.ortega, 2017-07-04

200 greba egun baino gehiago daramatzate Bizkaiko Zahar Egoitzetako langileek. Berriki, greba uztailaren 31ra arte luzatzea erabaki dute, lan baldintza duinak aldarrikatzeko.

 
Emakumea

Alarde parekidea Irun

a.ortega, 2017-07-03

Txalo artean jaso du Irungo alarde parekideko Inma Landa jeneralak bandera, Joxe Diez Irungo Udaleko EH Bilduko zinegotziaren eskutik. 10:30ak aldera eman diote hasiera, eta adierazi dutenez, 1.300 pertsona inguru izan dira babesa eskaintzen.

Instituzioetako hainbat ordezkari ere bertaratu dira alarde parekidera, besteak beste, Denis Itxaso Gipuzkoako Kultura Diputatua, Maddalen Iriarte EH Bilduko legebiltzarkidea, Manu Lezertua Arartekoa eta Izaskun Landaida Emakundeko zuzendaria. Iriartek adierazi duenez, bestalde, bertan izan behar ziren beste hainbat ordezkari ere: "Hemen egon beharko lukete Iñigo Urkullu lehendakaria, Irungo alkatea eta Gipuzkoako ahaldun nagusia".

Alarde tradizionalari dagokionez, goizean goiz hasi da, 7:45ak aldera. Bertan izan dira harrera egiten Irungo alkatea, Javier de Andres Espainiako Gobernuaren ordezkaria eta PSE-EE, EAJ, Si Se Puede Irun eta PPko kideak. 

 

 

 
Jaiak

Bilboko Aste Nagusia iragartzeko kartel irabazlea aurkeztu du epaimahaiak

a.ortega, 2017-06-27

Bilboko Aste Nagusia iragartzeko kartel irabazlea aurkeztu du epaimahaiak.  Alfonso Fernandez de Nograro bilbotarra da egilea, eta "Mari eta Bali" izena jarri dio bere sorkuntzari