Skip to main content
bannerra

Albisteak

Uhinetatik desagertu, nazio irrati proiektu berri bat abian jartzeko

naiz.info - duela 16 ordu 47 min
Larunbatean itzaliko dute Info7 Irratia Urruñako estudioetan, entzulez, lagunez eta laguntzailez inguratuta. Agur esateko unea da, hamahiru urteko ibilbidea begien aurrean jarrita, euskal esparru komunikatiboan nazio ikuspegitik egindako irratiak pilatutako esperientzia gogora ekarrita eta nazio proiektu berri baten mesedetan jarrita.
Kategoriak: Aktualitatea

Argia gertuago dago orain

Berria: kirola - duela 16 ordu 47 min
Golak. 1-0: Adurizek (pen. 92. min.). Epailea. Prieto Iglesias. Txartel horiak: Athleticeko Beñat, Capa eta Nuñezi; eta Gironako Juanperi. Bestelakoak. 34.060 ikusle San Mamesen. Putzuan dago Athletic. Putzuan hasi zuen jardunaldia, eta putzuan jarraitzen du. Argiak, baina, askoz gertuago dagoela dirudi Adurizek atzoko partidako azken minutuan sarturiko penaltiaren ondoren. Sailkapenari ...
Kategoriak: , Aktualitatea

Aretxabaletak bihar erabakiko du jokatuko duen ala ez

Berria: kirola - duela 16 ordu 47 min
PILOTA. Andoni Aretxabaletak bihar erabakiko du igandean jokatuko duen ala ez. Eskuin eskuko hatz erakusleko zauriak hobera egin dio, baina oraindik ez du pilotarik ukitu. Gaur, proba txikia egingo du, baina erabakigarria bihar izango da, Donostian, pilota aukeraketan. Ezingo balu jokatu, ikusteko dago Ibai Zabalak jarraituko duen Mikel Urrutikoetxearen alboan. Jokatzen duenak jokatzen duela, ...
Kategoriak: , Aktualitatea

Pierre Rolletek nagusitasunez irabazi du Punta Galeako olatu handien txapelketa

Berria: kirola - duela 16 ordu 47 min
SURFA. Pierre Rollet 25 urteko surflari baionarrak izan nagusi atzo Punta Galeako (Getxo, Bizkaia) olatu handietako txapelketako finalean. Rolletek 17,74 puntu lortu zituen, eta alde handiz gailendu zitzaion Aritz Aranburu bigarren sailkatuari (5,7). Zarauztarrak, berriz, ozta-ozta hartu zion aurrea Alex Botelho portugaldarrari (15,6).
Kategoriak: , Aktualitatea
Kultura

%100 Basque, Itxaro Bordaren eleberria irakurri dute 400 lagun inguruk

n.falagan, 2017-06-09

Urtero legez, Bilbo Zaharra euskaltegiak Klasikoen irakurketa jarraitua antolatu du Arriaga Antzokian. 400 lagunek hartu dute parte euskara eta irakurzaletasuna lotzen dituen ekitaldian.  

 
Herri mugimendua

Sakabanaketaren aurka: "0km" kanpaina aurkeztu du Sarek

n.falagan, 2017-06-07

Ekainaren 17an Sarek mobilizazioa egingo du Donostian. Horrekin batera, dispertsioaren aurkako "0km" ekinbidea aurkeztu dute.

 
Literatura

RAFAEL MIKOLETA EUSKARAZKO IPUIN LEHIAKETAREN XXIX. EDIZIOKO SARI BANAKETA

n.falagan, 2017-06-06

Iragan den maiatzaren 31an Mikoleta sari banaketaren 29. edizioa ospatu zen. Aurten 969 ipuin jaso dira, eta Bilboko ikastexe ezberdinetako Lehen eta Bigarren hezkuntzako ikasleek hartu dute parte.

 

Irene Arrarats: "Wittigen pentsamendua feminista delako da unibertsala"

i.elizalde, 2017-06-01

Lisipe bildumaren hirugarren argitaratu berri du Susak: "Pentsamendu heterozuzena". Monique Wittigen saiakera bilduma bat da eta "The Straight Mind" oinarri hartuta itzuli dute.

 
Politika

EH Bildu hezkuntza lege berri baten alde aurkeztu da

n.falagan, 2017-05-24

EH Bildu hezkuntza lege berri baten alde aurkeztu da. Kalitatezko hezkuntza bat bultzatu nahi dute. Hori dela eta, hezkuntza akordio bat luzatu nahi diete Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako jendeari. 

 
Biolentzia

Indarkeriaren biktima ezberdinen testigantzak Nafarroako parlamentuan

b.zarrabeitia, 2017-05-22

Biolentzia politikoa pairatu duten askotariko pertsonen testigantzak jaso ditu Nafarroako parlamentuak. Foro Sozialak egindako lanari esker ETA, GAL, tortura edo dispertsioa pairatu duten pertsonak bildu ziren.