Skip to main content
bannerra

Albisteak

Bidasoak nahikoa du gaur Cuencan puntu bat lortzea Asobal kopan aritzeko

Berria: kirola - duela 16 ordu 50 min
ESKUBALOIA. Bidasoak gutxienez puntu bat lortu nahi du gaur, 19:00etan, Cuencan (Espainia), hori eginda Asobal koparako sailkatuko litzatekeelako 22 urte geroago. Irabaziz gero, ziurtatu egingo luke zerrendaburu izatea, eta Bartzelona saihestuko luke. Galduta ere sailka daiteke, Ademarrek, Granollersek edo Huescak huts eginez gero.
Kategoriak: , Aktualitatea

Txapeldunen Ligako final-zortzirenetan aritzeko lau toki jokoan gaur eta bihar

Berria: kirola - duela 16 ordu 50 min
FUTBOLA. Gaur eta bihar jokatuko dute Txapeldunen Ligako ligaxkako azken jardunaldia. Lau toki geratzen dira jokoan. Gaur hiru zehaztuko dira. B multzoan, bat izango dute jokoan Tottenhamek eta Inter Milanek. C multzoan, berriz, biak daude zehazteko, eta Napolik, Paris Saint-Germainek eta Liverpoolek dute aukera sailkatzeko.
Kategoriak: , Aktualitatea

Gaurtik aurrera eman daiteke izena 2019ko Lilatoian parte hartzeko

Berria: kirola - duela 16 ordu 50 min
ATLETISMOA. Lilatoiaren 30. ekitaldia jokatuko dute datorren martxoaren 10ean, 30 urte berdintasunaren sustraiak sendotuz lelopean. Donostiako Atletikok gaur irekiko du bertan parte hartzeko izena emateko epea, www.lilaton.es webgunean. Otsailaren 26ra arte eman daiteke izena. 6.000 parte hartzaileren muga jarri dute aurten.
Kategoriak: , Aktualitatea

Iturrigorri

Berria: kirola - duela 16 ordu 50 min
Gorobel mendigunea Euskal Herriko mendebaldeko muturrean altxatzen da, isurialde kantauriarraren eta mediterraneoaren artean. Mendigune sonatu horrek Arabako lurrak hartzen baditu ere, Urduñari dagokion lur puska ederra ere bada han. Espazio natural hori mila metroko goratasunaren gainetik goititzen baita, leku askotatik ikus daiteke, haren horma zorabiagarriak erreferentzia gune garrantzitsuak ...
Kategoriak: , Aktualitatea

Aurrenekoan, txapeldun

Berria: kirola - duela 16 ordu 50 min
Garaipenak uzten duen aho zapore gozoarekin eta ospakizunaren osteko biharamunarekin jaiki zen atzo Patri Espinar (Usansolo, Bizkaia, 1985), Emakume Master Cupeko txapeldun berria. «Petritegi sagardotegian aritu ginen ospatzen, eta, gero, Donostiako Parte Zaharrean. Gaur [atzo] ohi baino gehiago kostatu zait ohetik jaikitzea». Zorion agurrei erantzuten, eta elkarrizketak egiten eman zuen eguna: ...
Kategoriak: , Aktualitatea

«Aukera oso polita izan da arnasberritzeko»

Berria: kultura - duela 16 ordu 50 min
Nekatoenea sarrerako murrutxoaren gainean jarririk Iñaki Martiarena, Mattin (Donostia, 1967), begiratzean, laster batean argi gelditzen da ez dela kasualitatea hor ikustea. Dela hark asmatu Belardo belar meta pertsonaia, dela azken komikia duen Zarrakamalda (Txalaparta), natura eta laborantzarekin harremana aspaldikoa du Martiarenak. Funtsean, laborantza tailerrak ere ematen ditu.Orduan, ...
Kategoriak: Aktualitatea

Hitzak ihes egiteko tresna direnean

Berria: kultura - duela 16 ordu 50 min
Ataramiñe desagertzeko sortu zela, eta liburu gehiago argitaratzeko beharrik ez dagoen garaia noiz iritsiko zain jarraitzen dutela. Horixe azaldu du Oier Gonzalez argitaletxeko kideak. «Euskal preso politikoen sorkuntza lanak inoiz gehiago plazaratu beharko ez dugun une horri begira gaude, horrek esan nahi izango baitu presoak kalean gurekin batera sortzen ari direla». 2002. urtetik dihardu ...
Kategoriak: Aktualitatea

Gerediaga elkartea: «Beste behin ere, azoka euskal kulturaren plaza izan da»

Berria: kultura - duela 16 ordu 50 min
Igandean itxi zituen ateak Durangoko 53. Azokak, eta aurtengoak eman duenaz balorazio «oso positiboa» egin du Gerediaga elkarteak, azokaren antolatzaileak. Azaldu duenez, «askotarikoa, baikorra eta arrakastatsua» izan da aurtengo azoka.Gerediagak egin duen kalkuluaren arabera, 115.000 pertsona baino gehiago igaro dira abenduaren 5etik 9ra bitartean Durangotik. Baina alderdi kuantitatiboan ...
Kategoriak: Aktualitatea

Arrakastatsua izan da EOSen Europa erdialdeko bira

Berria: kultura - duela 16 ordu 50 min
MUSIKA. EOS Euskadiko Orkestra Sinfonikoak gaur zortzi hasi zuen Europa erdialdeko bira, Linz (Austria) hiriko Brucknerhaus auditoriumean, Aita Donostiaren Meditazio organorako obrarekin. Birako bigarren kontzertua ostegunean eman zuten, Municheko (Alemania) Herkulessaalen. Emanaldi hori Pablo Sorozabalek Leipzigen (Austria) sortu zuen Zazpi lieder obrako pieza hautatu batzuekin hasi zuten. ...
Kategoriak: Aktualitatea

Samuele Telarik irabazi du aurtengo Arrasate Hiria akordeoi sariketa

Berria: kultura - duela 16 ordu 50 min
MUSIKA. Hauspoz Euskal Herriko Akordeoi Elkarteak antolatzen du Arrasate Hiria nazioarteko sariketa, eta larunbatean jokatu zen aurtengo sariketa. Lehen saria —garaikurra, 4.000 euro eta kontzertu bira— Samuele Telari italiarrak eskuratu zuen; bigarrena, Djordje Davidovix serbiarrak; eta, hirugarrena, Bartosz Kolsut poloniarrak. Inoiz baino parte hartzaile gehiago izan ditu aurten ...
Kategoriak: Aktualitatea

Puto Amoak Matematiketan taldeko baxu jotzaile Markos Gimeno Vesga zendu da

Berria: kultura - duela 16 ordu 50 min
MUSIKA. Ermuko (Bizkaia) Puto Amoak Matematiketan (PAM) musika taldeko baxu jotzaile Markos Gimeno Vesga ostiralean zendu zen, 44 urte zituela. Palindromogilea ere bazen Gimeno: horren erakusgarri da PAMen azken diskoan haren hitzak dituen Ezinize najan abestia, eta, batez ere, www.zerorajasoa.com ataria. Atari horretan landutakoetatik, SkizopozikS errezitala eta liburua ere sortu zituen.
Kategoriak: Aktualitatea

Arroztasuna ezbaian

Berria: kultura - duela 16 ordu 50 min
'L'Intrus'Noiz arte: 2019ko otsailaren 3ra arte. Non: Donostiako Tabakaleran.Arteak eta erakusketek eskaintzen duten aukeretako bat gai ezberdinak gizarteratzeko aukera da. Interes, jakin-min edo gogoeta ezberdinak plazan aurkeztuz, eztabaida publikoaren zati bilakatzeko aukera, besteak beste. Askotan, ikusleen artean aurrez inolako interesik izango ez zuen gai batekiko interesa pitz dezakete, ...
Kategoriak: Aktualitatea

Mayk akordioarentzako «berme gehigarriak» eskatuko dizkio EBri

Berria: mundua - duela 16 ordu 50 min
Espero bezala, Theresa Mayk oposizio osoa sutu zuen atzo. Erresuma Batuko lehen ministroak bazkalondoan berretsi zuen hedabideek ordu batzuk lehenago argitaratutakoa: Komunen Ganberak gaur ez duela bozketarik eginen EB Europako Batasunak eta Mayren gobernuak brexit-erako egin duten akordioari buruz. «Patetikoa», «koldarra», «joan zaitez», «dimisioa eman»... halako erreakzioak sortu zituen ...
Kategoriak: Aktualitatea

Erresuma Batuak 'brexit'-a bere kabuz ezeztatu ahalko du

Berria: mundua - duela 16 ordu 50 min
Europako Batasuneko Justizia Auzitegiak ebatzi du EBko estatu batek bere kabuz ezezta dezakeela 50. artikuluaren aplikazioa; hortaz, Erresuma Batuak ez du bertze estatuen oniritzia beharko brexit-a gauzatzeko erabakia bertan behera uzteko. Auzitegi horren abokatu orokorrak joan den astean errandakoarekin bat egin dute epaileek. Luxenburgoko auzitegiak dioenez, EBk eta Erresuma Batuak ...
Kategoriak: Aktualitatea

Eskuineko estatuen sostengurik gabe onartu dute Migrazioen Mundu Ituna

Berria: mundua - duela 16 ordu 50 min
Mugarri izan behar zuena loteslea ez den testu lauso batean geratu da, praktikara eramango ez den dokumentu sinboliko bat. Migrazio Seguruaren, Ordenatuaren eta Arautuaren Mundu Ituna ez da izango munduak gaur egun duen arazo handienetako bati giza konponbide duin bat emateko tresna. Marrakexen, Marokon, atzo sinatutako itunak 23 helburu jasotzen ditu, horietako bakoitza konpromiso orokor batekin ...
Kategoriak: Aktualitatea
Musika

Chris Cornell handiak bere buruaz beste egin du

b.zarrabeitia, 2017-05-19

52 urte zituela, Soundgarden taldeko abeslari zen Chris Cornell-ek bere buruaz beste egin du Detroiten bere azken emanaldia eskaini eta gutxira.

 
Futbola

Eli Ibarra, Iraia Iturregi eta Irune Murua txapeldunen agur zuri-gorria

b.zarrabeitia, 2017-05-19

15 urte eta hainbat titulu eskuratu ondoren, Athletic-eko jokalari diren Eli Ibarrak, Iraia Iturregik eta Irune Muruak. Hirurek taldekide eta Josu Urrutia presidentearen babesa jaso dute Lezaman

 
Futbola

Merezitako omenaldia jaso du Aintzane Encinasek

I.Esnaola, 2017-05-17

13 denboraldi eta 388 partidaren ostean, Realeko kapitaina den Aintzane Encinasek agur esango dio talde txuri-urdinari. Zubietan jokatutako azken norgehiagokan taldekide, zaletu eta aurkarien berotasuna jaso zuen.

 
Beste batzuk

Izagirre eta Landa, txanponaren bi aldeak

I.Esnaola, 2017-05-16

Erorikoaren ondoren, biharamun garratza izaten ari da Mikel Landarentzat. Arabarrak gorputz osoa minduta dauka.

 
Futbola

Gorka Iraizozen agur hunkigarria

I.Esnaola, 2017-05-16

San Mamesen, zaletuek euren taldeko ikurretako bat agurtzeko beta izan zuten. 10 denboraldiren ostean, Gorka Iraizozek merezitako omenaldia jaso zuen Katedralean.