Skip to main content
bannerra

Albisteak

Nobel saridunek emakumeentzako justizia eskatu dute

Berria: mundua - duela 16 ordu 54 min
OSLO. Nadia Muradek eta Denis Mukwegek atzo jaso zuten Bakearen Nobel saria, Oslon. Indarkeria sexuala jasan duten emakumeentzako justizia aldarrikatu zuten, hala nola zigorgabetasuna amaitzea. Murad Estatu Islamikoak bahitu zuen, eta azken urteetan yezidi herri kurduaren ahotsa bihurtu da. Mukwege medikua da, eta indarkeria sexualaren biktimak artatzen ditu. \t\t
Kategoriak: Aktualitatea

Errepublikanoak boteretik at geratu dira Armenian

Berria: mundua - duela 16 ordu 54 min
EREVAN. Serge Sargsianen Alderdi Errepublikanoa ordezkaririk gabe geratu da Armeniako Parlamentuan. Herrialdean bi hamarkadaz agindu duen alderdiaren porrota belusezko iraultza sustatu zuen buruzagiaren garaipenaren neurri berekoa izan da. Nikol Paxinian lehen ministroaren aliantzak botoen %70,43 eskuratu ditu. Maiatzean iritsi zen agintera, protesten ostean.
Kategoriak: Aktualitatea

Indiako Kaxmirren egun osoko greba orokorra egin dute

Berria: mundua - duela 16 ordu 54 min
SRIGANAR. Indiaren menpeko Kaxmirren greba orokorra egin zuten atzo, azken urteetako jazarpena salatzeko. Giza Eskubideen Nazioarteko Egunaren harira deitu zuten grebara. APDP Desagertutako Pertsonen Guraso Elkartearen arabera, azken hiru hamarkadetan 8.000 lagun desagerrarazi dituzte. Indiako armadak hiru ekintzaile hil zituen tiroz igandean.
Kategoriak: Aktualitatea

Jaka Horiak baretzeko, gutxieneko soldata 100 euro igoko du Macronek

Berria: ekonomia - duela 16 ordu 54 min
Astebete baino gehiagoz berariaz gordetako isiltasuna hautsi du Emmanuel Macronek. Frantziako presidenteak hamahiru minutuko diskurtsoa egin zuen telebistan atzo, 20:00etan, hemeretzi hilabeteko agintaldian izan duen krisirik handiena baretzeko ahaleginean. Lau neurri ekonomiko zerrendatu zituen, Jaka Horien haserrea sosegatzeko intentzioz: gutxieneko soldata hilean 100 euro handiagoa izango da ...
Kategoriak: Aktualitatea

Aernnovak lau urtean 200 lanpostu sortu nahi ditu lantegi berriarekin

Berria: ekonomia - duela 16 ordu 54 min
Azken urteetako lan gatazkak atzean utzi nahi ditu Aernnovak, eta hazkundeari begiratu nahi dio aurrerantzean. Ez soilik atzerrian, baita Euskal Herrian ere, eta berrikuntza teknologikoari lotuta egin nahi du bide hori. Izan ere, industria 4.0 oinarri hartuta, mekanizazio zentro berria zabaldu du enpresak Arabako Parke Teknologikoan, Miñaon, eta lau urtean 200 lanpostu sortu nahi ditu horri ...
Kategoriak: Aktualitatea

Isuna ordaindu beharko du ELBk, ahateen aferagatik

Berria: ekonomia - duela 16 ordu 54 min
BAIONA. Atzo eman zuen erabakia Paueko auzitegiak: 2017ko apirilean Barkoxeko (Zuberoa) etxalde batean 1.800 ahateren hiltzea oztopatzeagatik 5.000 euroko isuna ordaintzera zigortu du ELB laborari sindikatua. Gainera, 2.071 euroko kalte-ordaina eman beharko dio Pertsonen Zaintzarako Departamenduko Zuzendaritzari, haien lana oztopatzeagatik. Cathy Xabalgoiti ahate hazlea, haatik, errugabe izendatu ...
Kategoriak: Aktualitatea

Pinuei oxidoa ez botatzeko eskatu dute medikuek

Berria: ekonomia - duela 16 ordu 54 min
BILBO. Bilboko Mediku Zientzien Akademiak eskatu du pinuen gaixotasunak kupre oxidoarekin ez tratatzeko. Medikuen arabera, pinuen xingola gorria eta marroia airetik pestizida gogor horrekin sendatu nahi izateak «eragin negatiboa» izan dezake gizakietan, animalietan, landareetan eta uretan. Jaurlaritzak eta aldundiek udaberrian oxidoa erabiltzeko baimena eskatu diote Madrilgo gobernuari.
Kategoriak: Aktualitatea

Ordainketak ezkutatzea egotzi diote Ghosni

Berria: ekonomia - duela 16 ordu 54 min
TOKIO. Hiru asteko atxiloaldiaren ostean, Carlos Ghosnek badaki ofizialki zer egozten dion Tokioko fiskaltzak: 2011 eta 2015 artean adostu zuen Nissanekin 9.855 milioi yen (76,5 milioi euro) ordainduko zizkiola bere buruzagiari; Ghosnek, ordea, diru horren erdia baizik ez zien aitortu ogasunari eta burtsaren arautzaileari. Nissanek buruzagitzatik bota du Ghosn, baina ez, ordea, Renaultek.
Kategoriak: Aktualitatea

%15,9

Berria: ekonomia - duela 16 ordu 54 min
KUTXABANKEN PARTE HARTZEA, INGETEAMENIndustrian dituen akzioak saltzen jarraitzen du Kutxabankek. Atzo zabaldu zenez, Ingeteamen akzioen %8,1 saldu ditu. Aurrerantzean, %15,9eko parte hartzea izango du. Beren zatia %74ra igo dute Ingeteamen lau familia sortzaileek. Enpresak Zamudion du egoitza (Bizkaia), 3.900 langile ditu eta, besteak beste, motorrak eta argindar sorgailuak egiten ditu.
Kategoriak: Aktualitatea

Bizkaiko Elizak abade bat salatu du hiru andrez abusatzeagatik

Berria: gizartea - duela 16 ordu 54 min
Bilboko Elizbarrutiko abade batek ustez egindako sexu abusuak ikertzen ari da Bizkaiko Fiskaltza. Elizbarrutiak berak salatu du apaiza, eta berak zabaldu du horren berri, atzo hedabideetara igorritako agiri baten bidez. Hiru andre dira biktimak, adindunak, eta Euskalerriko Eskautak Bizkaia mugimenduko kideak. Abusuak 2015, 2016 eta 2017an gertatu ziren. Urte horietan Bizkaiko eskaut mugimenduaren ...
Kategoriak: Aktualitatea

Bi sexu eraso Iruñerrian, asteburuan

Berria: gizartea - duela 16 ordu 54 min
Azken egunetan, bi sexu eraso salatu dituzte Iruñerrian: bata Barañainen, eta bestea Iruñeko Arrotxapea auzoan. Ostiralean, Barañaingo emakume batek salatu zuen bost gizonen artean ukituak egin zizkiotela; larunbatean, berriz, Arrotxapean eraso ziotela salatu zuen beste emakume batek. Atzo, elkarretaratzeak egin zituzten Iruñeko nahiz Barañaingo udalek deituta (irudian, Iruñekoa); mugimendu...
Kategoriak: Aktualitatea

Pertsona bat hil da Donezteben, N-121 errepidean izandako auto istripu batean

Berria: gizartea - duela 16 ordu 54 min
IRUÑEA. Atzo arratsaldean N-121 errepidean izandako auto istripu batean pertsona bat hil zen eta beste hiru larri zaurituta geratu ziren. Doneztebeko gasolindegitik gertu jazo zen: bi autok aurrez aurre elkar jo zuten. Bestalde, joan den asteazkenean Iruñeko San Agustin karrikako etxebizitza batean izandako ezbeharrak hirugarren hildakoa utzi zuen atzo. Etxean konorterik gabe aurkitu zituzten ...
Kategoriak: Aktualitatea

Erantzun «handia» izan dute Bilbobusen eta Bizkaibusen lanuzteek

Berria: gizartea - duela 16 ordu 54 min
BILBO. Bilbobuseko eta Bizkaibuseko langileek uztartu egin zituzten atzo euren protestak: lau orduko lanuztea egin zuten Bilbokoek, eta bi eta lau ordukoak Bizkaikoek, lineen arabera. ELAk adierazi zuen erantzun «handia» izan zuela grebak, eta gutxieneko zerbitzuak baino ez zirela ibili. Alde horretatik, Miguel Angel Gomez Viar Bizkaiko Garraio diputatuak esan zuen lanean ari direla «auzia ...
Kategoriak: Aktualitatea

Bizente Atxa Mondragon Unibertsitateko errektore izango da beste lau urtez

Berria: gizartea - duela 16 ordu 54 min
ARRASATE. Mondragon Unibertsitateko errektore hautatu dute berriro Bizente Atxa. Aho batez hartu zuen atzo erabakia unibertsitateko Kontseilu Errektoreak. Atxaren bigarren agintaldia izango da: 2015ean izendatu zuten errektore, eta beste lau urtez jarraituko du. 52 urte ditu; Elektronika eta Komunikazioko doktorea da, eta ibilbide luzea du Mondragon taldean zein unibertsitatean.
Kategoriak: Aktualitatea

Giza Eskubideen Gutunaren 70. urtemuga gogoratu dute

Berria: gizartea - duela 16 ordu 54 min
Atzo 70 urte bete ziren Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsala onartu zuela Nazio Batuen Erakundearen Batzar Nagusiak, eta agiri horren garrantzia nabarmentzeko ekitaldiak eta mobilizazioak egin zituzten munduko hainbat tokitan, baita Euskal Herrian ere. Bilbon manifestazio jendetsu bat egin zuten, eta Eusko Jaurlaritzak ekitaldi instituzional bat egin zuen.Bilboko mobilizaziora gizarte eragileek...
Kategoriak: Aktualitatea

EH Bilduk kontuei bide emango die gaur, baina negoziatzen jarraitzeko

Berria: politika - duela 16 ordu 54 min
Eusko Jaurlaritzako aurrekontuak aurrera ateratzeko bozketaren atarian, biderik ez du itxi, baina EH Bilduk ez du beso zabalik hartu Jaurlaritzaren aurrekontuen azken proposamena. «Guk ez dugu biderik itxiko Araba, Bizkai eta Gipuzkoako aurrekontuak onar daitezen». Argi adierazi du Maddalen Iriarte legebiltzarkideak EH Bilduk Jaurlaritzaren kontuekin duen jarrera; ez dituzte kontuak onartuko ...
Kategoriak: Aktualitatea

Madrilek beste hiru euskal preso gerturatuko ditu Euskal Herrira

Berria: politika - duela 16 ordu 54 min
DONOSTIA. Espainiako Barne Ministerioak jakinarazi du beste hiru euskal preso gerturatuko dituela Euskal Herri ingurura: Iñaki Beaumont (Granadatik Soriara; Espainia), Jon Lopez (Herreratik Darocara; Espainia) eta Sabin Mendizabal (Valladolidetik Logroñora; Espainia). Espetxeetako Instituzioek hartu du erabakia, kartzeletako tratamendu batzordeen txostenak jaso ondoren. Azken asteetako ...
Kategoriak: Aktualitatea

Iruñeko Armada etorbidea martxotik aurrera Katalina Foixekoa deituko da

Berria: politika - duela 16 ordu 54 min
IRUÑEA. Iruñeko Udaleko Bozeramaileen Batzordeak iragarri du datorren urteko martxotik aurrera Armada etorbidea Katalina Foixekoa deituko dela, «Nafarroako azken erreginaren omenez». 1483-1517 artean izan zen erregina, Katalina I.a Nafarroakoa izenarekin. Udalak biharko hari buruzko konferentzia bat antolatu du (Kondestablearen jauregia, 19:00); Aitor Pescador historialaria mintzatuko da.
Kategoriak: Aktualitatea

Alderdi guztiak izan dira EHUko elkarretaratzean

Berria: politika - duela 16 ordu 54 min
GASTEIZ. Alderdi denak, EHU eta beste instituzio batzuk izan dira EHUko ikasle baten erasoa salatzeko Gasteizen egin den elkarretaratzean. Berrehun bat lagun elkartu dira. Burua estalia zuen talde batek ikasle bat jo zuen azaroaren 30ean, ikaslea Espainiaren batasunaren aldeko ekinbide batean izan ostean. \t\t
Kategoriak: Aktualitatea

EAJk torturaz galdetuko dio gobernuari

Berria: politika - duela 16 ordu 54 min
MADRIL. EAJren Espainiako Kongresuko taldeak bihar estatuko torturen eta tratu txarren kasuez galdetuko dio gobernuari, kontrol saioan. EAJk dio nazioarteko erakunde batzuek esaten dutela tortura ez dela desagertu estatuan, eta «milaka» lagunek pairatu izan dutela demokrazian.
Kategoriak: Aktualitatea

GUREAN GAUR | 2017/05/10

I.Esnaola, 2017-05-11

Itun Herritarra aurkeztuko du Gure Esku Dagok ekainaren 10ean Bilbon. Bestalde, protesta artean hasi da Zubietako errauskailuren eraikuntza. Horiek eta beste izan dira albiste gurean gaur.

 

Protesta artean hasi dituzte Gipuzkoako errauste plantaren lanak

I.Esnaola, 2017-05-10

Markel Olano Gipuzkoako ahaldun nagusiak adierazi du lurraldean hondakinen kudeaketan egon diren "debate infinituek" eragindako "paralisia" gainditu egin dutela. Planta eraikiko dute gunearen kanpoaldean, protesta egin dute Erraustegiaren Aurkako Plataformako kideek, EH Bildu eta Ahal Duguren babesarekin.

 
Politika

Gora egin du EAJ eta Sorturen arteko tentsioak

I.Esnaola, 2017-05-09

<p>Ernaik GBBren egoitzan egindako margotzeak alderdi jeltzalea eta ezker abertzalearen arteko harremanak are gehiago mikaztu dituzte. EAJ-k eta Eusko Jaurlaritzak gertatutakoa &quot;gaitzesteko&quot; eskatu diote Sorturi eta Arkaitz Rodriguezen esanetan egoera &quot;neurriz kanpoko dimentsioa&quot; hartzen ari da. Horrekin batera, Gipuzkoako Fiskaltzak, SUP sindikatu polizialak eskatuta, ikerketa abiatu du &quot;Euskalduna naiz eta zu?&quot; saioaren inguruan. Hauek eta beste hainbat, Be&ntilde;at Zarrabeitiaren eskutik.</p>
 

 

GUREAN GAUR albistegia 2017/05/08

B.Gartzia, 2017-05-09

Frantziako hauteskunde presidentzialak, Gure esku dagok antolaturiko ariketa demokratikoa, Bilgune feministaren topaketak eta Kataluniako legebiltzarreko kideen deklarazioa izan dira albiste, besteak beste, gurean gaur.

 
Politika

Arnaldo Otegi: "Sedukzioa eta gehiengoak eraikitzea dira behar ditugunak".

B.Gartzia, 2017-05-05

Arnaldo Otegi Sortuko idazkari nagusiak estrategia independentistari buruz hitzaldia eman du Oiartzunen Ekhiñe Atorrasagasti Hamaika Telebistako kazetariak gidatuta. Atorrasagatik independentismora erakartzeko gakoei buruz galdetu dio ezker abertzaleko buruzagiari.

 
Zientzia

Zientzia Azoka 2017, Gazteen zientzia eta teknologia proiektuen topaketa

I.Esnaola, 2017-05-03

Larunbatean Bilbon ospatuko den Zientzia Azoka 2017 aurkezpenean ospatu da. Udaletxeko Koldo Narbaiza, Eusko Jaurlaritzako Amaia Esquisabel Alegria eta Elhuyarreko Leire Cancio Orueta. Eguerdiko 12tan hasiko da bai gazteentzako bai familiarentzako eskainitako azoka