Skip to main content
bannerra

Bideoteka

Bideotekan bilatu
bideoa prestatzen
Hiri Geometria erakusketa ikusgai da Iruñeko Condestable Jauregian

2019-01-18
Alfredo Sada elkartearen Hiri Geometria / Geometria Urbana izeneko erakusketa Iruñeko Condestable jauregian ikusgai izango da otsailaren hogeita laurarte. 30 artistaren argazki lanak areto nagusian daude.
bideoa prestatzen
Gizarte-ekimeneko ikastetxeen bigarren greba eguna

2019-01-17
ELA, STEILAS,COO,LAB eta UGT sindikatuek deituta, protestak egin dituzte EAEko gizarte-ekimeneko ikastetxeetako irakasleek. Zentralen aburuz, geldialdiak %60a gainditu du. Gogoratu behar da, 10 urte daramatzatela lan hitzarmena berritu gabe.
bideoa prestatzen
Hasi da txakolinaren festa Getarian

2019-01-17
Getariako Txakolina jatorri izenak 2018ko uztako txakolina aurkeztu du gaur, Getariako San Anton egunean. Bertan izan dira Emilio Ostolaza jatorri izenaren elkarteko presidentea, upategietako ordezkariak eta Gipuzkoako Foru Aldundiko eta Eusko Jaurlaritzako kideak. Jakitea elkarteko kideak igo dira jarraian oholtza gainera. Bertako sukaldaritzaren alde egindako lanagatik jaso dute San Anton eguneko omenaldia, Markel Olanoren eta Emilio Ostolazaren eskutik. Gure Txeru eta Gazte Alaiak taldeko kideek aurreskua egin diete, eta ondoren, upategietako ordezkariek, Jakiteako eta instituzioetako ordezkariek topa egin dute 2018ko uztako txakolinarekin.
bideoa prestatzen
Danborrada, parekidetasunerako bide luzean

2019-01-17
Danborradan emakumearen presentzia nabarmenagoa da, baina, oraindik bide luzea dago aurretik parekidetasun batera iristeko. Gaur egun 147 danborradetatik 9tan ezingo dute emakumeek parte hartu, beste 137 danborrak mistoak dira eta batean emakumeek bakarrik parte hartu ahalko dute. Bestalde, danborrada mistoa izateak ez du esan nahi horiek antolatzen dituzten elkarteen funtzionamenduan emakumeen presentzia normalizatu denik.
bideoa prestatzen
AHT-a baztertu eta tren sozialaren aldeko apustua Gasteizen

2019-01-17
Espainiar Gobernuko Sustapen Ministroa Gasteizen zela aprobetxatuta, AHT-rik Ez Araba Plataformako kideek eskura emandako eskutitz baten bidez adierazi diote trenaren lurperatzea eta Abiadura Handiko Trena gai desberdinak direla eta tren sozialaren aldeko apustua nabarmendu nahi izan dute. Bestalde, maiatzaren 18an manifestaziora deitu dute Gasteizen.