Skip to main content
bannerra

Bideoteka

Bideotekan bilatu
bideoa prestatzen
EH Bilduk laukoaren krisiaren aurrean akordioak erdiestera deitu du

2019-01-16
Azken asteetan jazotako gertakarien ondorioz Nafarroako EH Bilduk, gobernua osatzen duen laukoa krisian dagoela aitortu du. Ezker abertzaleen koalizioko bozeramaile diren Adolfo Araiz eta Bakartxo Ruizek, herritarren hitza agindutzat hartzea eskatu eta zentzuz jokatzera deitu dituzte gainontzeko alderdiak. Gobernua hitza eta elkarrizketa, indarkeriaren gainetik erabiltzera deitu dute. Honekin batera maiatzeko hauteskundeei begira gizarte eragile eta alderdi politikoen arteko konpromiso publikoa hartzeko beharra ikusten dute.
bideoa prestatzen
Zaintzaren gatazkari emango diote zentralitatea M8ko greba feministan

2019-01-16
Zaintzaren gatazkari emango diote zentralitatea Martxoaren 8ko greba feministan, hala adierazi du Euskal Herriko Mugimendu Feministak. Talka espazio feminista okupatuan egin dute prentsaurrekoa, espazio autogestionatuei babesa adierazteko eta hauen desalojoen aurkako posizioa berresteko. Herri, eskualde eta maila nazionalean antolatzen hasi direla azaldu dute eta aurten aldarrikapenak zehaztu nahi izan dituztela, oinarri politiko bateratu batzuk jarrita. Hau guztia 25 puntu baino gehiago dituen dossier batean bildu dute.
bideoa prestatzen
Ilargi eklipsea astelehen goizaldean

2019-01-17
Lurra eguzkia eta ilargiaren artetik pasako da urtarrilaren 21 goizaldean, ilargi eklipse bat eraginaz. Eklipse osoa izango da gainera astelehen goizeko lehen orduan ikusi ahal izango dena, eta hodeiek uzten badute behintzat Euskal herritik ere ikusi ahal izango dugu fenomenoa.
bideoa prestatzen
25 urteko gaztea hil da Martzilan, lan istripuan

2019-01-16
Lan istripua gertatu zen atzo Nafarroako Martzila herrian. Elektrikari lanak burutzen zituen 25 urteko gaztea eskaileretatik bera erori zen.
bideoa prestatzen
Bi gazte Iruñeko Vergel zubitik eskegi dira Maravillasen alde protesta egiteko

2019-01-16
Bi gazte Arga ibaiaren gaineko Vergel zubitik eskegi ziren atzo arratsaldean, hiru orduz, Maravillas Gaztetxearen proiektuaren, autogestioaren eta feminismoaren aldarri egiteko. Asteburu honetan izango da gaztetxearen aldeko manifestazioa Iruñean, eta aldarrikapenerako ekintzak hainbat herri eta auzotan gauzatu dira.
bideoa prestatzen
Frankismoaren sei biktimak torturen salaketak erregistratu dituzte Tolosako epaitegian

2019-01-16
Frankismoaren sei biktimak Tolosako epaitegian erregistratu dituzte 1975ean eta 1976an Jesus Muñecas Aguilar kapitainak eta beste guardia zibil batzuek egindako torturen salaketak. Salaketa jarri dutenak dira Juan Arangoa —hilda dagoen Amparo Arangoaren anaia—, Elixabete Nosellas, Jokin Sarasola, Josetxo Zabaleta, Juan Goñi eta Jose Begiristain. Epaitegira sartu aurretik, elkarretaratzea egin dute egia eta justizia eskatzeko, frankismoaren krimenen aurkako kereilaren euskal plataformak deituta. Testigantza gogorrak kontatu dituzte, eta gainerako biktimak ere salaketa jartzera animatu dituzte.