Skip to main content
bannerra

Azken bideoak: Politika

bideoa prestatzen
Jaurlaritzaren kontuen biderik ez du moztuko EH Bilduk, baina negoziatzen jarraitu nahi du

2018-12-10

Araba, Bizkai eta Gipuzkoako aurrekontuen bidea ez du itxiko EH Bilduk, baina ez dute onartu Eusko Jaurlaritzaren azken proposamena, eta abenduaren 21era arte negoziatzen segitzea da koalizioaren asmoa.

Hala erantzun dio EH Bilduk Pedro Azpiazu Eusko Jaurlaritzako Ogasun sailburuak astelehen honetan egindako proposamenari, Jaurlaritzaren aurrekontu proiektua babestearen trukean, pentsioak 2020rako 823 eurora igotzeko konpromisoari, alegia.

Eusko Legebiltzarrak asteartean eztabaidatuko ditu Elkarrekin Podemosek eta PPk aurrekontu proiektuari aurkeztu dizkioten osoko zuzenketak. Hain justu, Jaurlaritzaren aurrekontu proiektuari osoko zuzenketarik ez aurkeztea erabaki du EH Bilduk, oposizioko gainerako alderdiek ez bezala. Azpiazuk keinu hori eskatu zion negoziazioekin jarraitzeko, eta koalizioak onartu egin zuen. Hala ere, 19 zuzenketa partzial aurkeztu zituen EH Bilduk. Besteren artean, pentsio baxuenentzako osagarria handitzea, Diru sarrerak bermatzeko errentaren bidez. Neurri horrekin, gutxieneko pentsioa 732 eurotik 858ra handituko litzateke.

bideoa prestatzen
Josebe Iturrioz: "Feministaldiak ezin du diru-laguntzen zain egon; epe luzerako hitzarmen bat behar da"

2018-12-10
Erakunde publikoen konpromisoa eskatu dute Josebe Iturrioz eta Leire San Martinek, Feministaldiaren antolatzaileek. Gaurtik larunbatera bitartean egingo dute Kultura Feministaren Jaialdia.
bideoa prestatzen
Pertsona guztien eskubideen errespetua eta aitortza eskatu du Etxerat elkarteak

2018-12-10
Giza Eskubideen Aldarrikapenaren Nazioarteko Egunarekin kalera atera dira euskal preso politikoen senide eta gertukoak eta zapi-kateak eratu dituzte Iruñean, Gasteizen eta Baionan. Espainiako eta Frantziako Estatuek oraindik ere ezartzen duten salbuespenezko espetxe politika salatu du horrela Etxerat elkarteak.
bideoa prestatzen
Espainiaren "inboluzioaren" aurrean, aliantza zabalak osatzeko deia egin du EH Bilduk

2018-12-03
"Faxismoaren eta eskubide urraketaren aurka", ostegunean Bilboko manifestaziora joatera deitu du EH Bilduk. Espainiako Konstituzioaren 40. urtemugaren atarian, Arnaldo Otegiren iritziz, "ezinezkoa da Espainia demokratizatzea".
bideoa prestatzen
Jokin Urain: "Herreratik etxera bidean pentsatu nuen senideen joan-etorrien testigantza bildu behar zela"

2018-12-03
Euskal preso politikoen senideen ahotsa bildu du Jokin Urainek 'Amaren etxea' liburuan. Senide guztiekin egotea ezinezkoa den arren, ehun bat testigantza bildu ditu eta, etxeko baten hutsuneaz gain, sakabanaketak hainbat euskal herritarren bizitzan izan duen eragina islatu du: "Nik uste espetxean egon garen guztiok pentsatu izan dugula, meritua baldin badute, aitortza senideek merezi dutela".
bideoa prestatzen
"Haustura demokratikoa" lortzeko, Espainiako Estatuko nazioak indarrak batzera deitu ditu Sortuk

2018-12-03

Gernika-Lumon egindako agerraldian, hainbat belaunalditako ia ehun kidez inguratuta, Espainiako Konstituzioa ezarri zenetik 40 urte betetzear direla, duela lau hamarkada egindako hausnarketa politikoan «bete-betean» asmatu zutela adierazi du Arkaitz Rodriguez Sortuko idazkari nagusiak.

Haren esanetan, ezker abertzalearen orduko analisiak "inoiz baino gaurkotasun handiagoa" du, geroz eta sektore gehiagok bat egin duelako irakurketa horrekin. Are gehiago, begi bistan uzten omen du autogobernua eta eskubideak inoiz baino zaurgarriagoak direla. Egoera horri aurre egiteko, Sorturen esanetan, ezinbestekoa da "78ko erregimenarekiko haustura demokratikoa", eta Rodriguezek aurreratu du haustura hori ez duela Espainiako Estatuak ekarriko, estatu barruko nazioek baizik.