Skip to main content
bannerra

Azken bideoak: Musika

bideoa prestatzen
Entzun! urtekaria: Musika ardatz, aniztasuna helburu

2018-12-13
Entzun! urtekariak 68. alea argitaratu berri du. 22 urte darama lan-taldeak euskal musika eszenari ekarpena eginez, bihilabetekari formatuan hasieran eta entzun.eus eta urteroko paperezko publikozio batekin gaur egun. Helburua zein den argi du Patxi Gaztelumendi kolaboratzaileak: Aniztasuna.
bideoa prestatzen
MusikaZuzenean #55: Durangoko Azokak eman duena

2018-12-13
Durangoko Liburu eta Disko azokak musikalki eman duena ikusteko aukera izango da saio honetan, elkarrizketa, zuzeneko irudi eta bitxikeriekin.
bideoa prestatzen
Belaunaldi oso baten soinu banda: ikusi arte, Berri Txarrak

2018-12-12
25 urtetako ibilbidearen ondoren, Berri Txarrak taldeak etenaldia egingo duela iragarri du Gorka Urbizuk sinatutako agiri baten bitartez. Belaunaldi oso baten soinu banda jarri du talde nafarrak eta azken urteetako talderik arrakastatsuena izan, nazioarteko bira garrantzitsuak osatuz baita. Honatx, Koldo Otamendi lankidearen informazioa.
bideoa prestatzen
Kepa Junkera pixkanaka hobera egiten ari da iktus bat izan ostean Belgikan

2018-12-12
Kepa Junkera pixkanaka hobera egiten ari da iktus bat izan ostean Belgikan. Trikitilaria, abenduaren 5ean urgentziako ebakuntza egin ostetik dago medikuen zaintzapean. Sorginak taldeko bi kiderekin kontzertua eman behar zuen musikari ezagunak Izegem herrian, abenduaren 6an. Bezperan, baina, ondoezik sentitu zela eta, ospitalera eraman zuten. Junkeraren gertukoenek adierazi dutenez gutxinaka hobetzen ari da.
bideoa prestatzen
Gatibuk bere 8.en lana aurkeztu du 'Salto' izenpean

2018-11-30
Gatibu talde Gernikarrak bere zortzigarren lana aurkeztu du. Lagunarteko prentsaurrekoa osatzeko asmoz, jendea bildu dute Arriagatik hasi eta Bira kulturgunerarte egindako Performancean. Euskaldunak, Europako azken indioak garela erreferentzia egiteko, bizkaitarren zortzigarren lan hau ‘Azken Indioak’ deitu dute. Diska grabatzeko oraingoan, Estatu Batuetara egin dute SALTO eta hauxe da hain zuzen aurrerapen abestiaren izenburua. ‘Azken Indioak’ zazpi abestiko lana da. Bertan Rock&Roll euskaldunetik abiatuta, kezkatzen gaituzten beldurretatik askatzeko eta iraultza alaia egitera mugiarazten gaituzte. Azaldu dutenez, aurrenekoz, kanpo-produkzio laguntza izan dute; besteak beste Delorean, La M.O.D.A, Standstill, eta Nueva Vulcanoren abestiak produzitu dituen Santi Garcia eta honen eskutik sonoritate berriak lortu dituzte. Gatibutarrek aurkezpen bira abenduaren 13an hasiko dute Cerdanyola del valleseko Sala Dresdenen eta Euskal herrian abenduaren 15ean, Gasteiz izango da lehena Gernikarren lan berria gozatzen, ondoren Bilbo, Donostia, Atarrabia eta Miarritzen izango direlarik.
bideoa prestatzen
MusikaZuzenean #54: Durangoko Azoka berezia

2018-11-29
Durangoko Liburu eta Disko Azoka gertu dagoen honetan, MusikaZuzenean TB-an saio berezi bat burutu duguik irrati-tb saio formatu berrian. Azokan izango diren zuzeneneko emanaldiak aipatzeaz gain, hainbat disko berri entzuteko aukera izango dugu.