Skip to main content
bannerra

Azken bideoak: Futbola

bideoa prestatzen
Agonikoa bezain gozoa, merezitakoa bezain beharrezkoa

2018-12-11
Athletic-ek garaipen agonikoa lortu zuen Gironaren aurka, Adurizek “Panenka” erara azken minutuan sartutako penalti bati esker. Zuri-gorriek partida aparta egin zuten arren, Gorka Iraizozen geldiketek euren aukerak ezerezean utzi zituzten. Azkenean, lehoiek hiru puntuak eskuratu zituzten eta Gaizka Garitano pozik azaldu zen jokalari zein zaleen erantzunarekin.
bideoa prestatzen
Athletic-ek Eduardo Berizzo entrenatzaile kargutik kendu eta Gaizka Garitano izendatu du

2018-12-04
Athletic Club-ek Eduardo Berizzo argentinarra kaleratu du eta Gaizka Garitano arituko da aurrerantzean lehenengo taldeko entrenatzaile. Berizzok ez ditu emaitza onik lortu, Ligan jokatu dituen 14 partiduetatik bakarra irabazi du. Levante-ren aurkako porrot bereziki mingarriaren ostean, Josu Urrutiak entrenatzailea kargutik kentzea erabaki du. Gainera, hauteskunde prozesuan barneratuta dago kluba, Albertu Uribe-Etxeberriak bere hautagaitza aurkeztu zuen atzo eta Aitor Elizegi da, momentuz, bere aurkari bakarra Athletic-en zuzendaritza hartzeko.
bideoa prestatzen
Alberto Uribe-Echevarriak sinadura bilketari ekin dio

2018-12-03
Alberto Uribe-Echevarriak Athletic-eko presidente izateko hautagaitza aurkeztu du eta sinadurak biltzen ari da. Aurkezpen ekitaldian, bere lan taldeko kide izango diren Jabi Aldazabal, Silvia Muriel, Genar Andrinua, Izaskun Larrieta edo Mario Fernandez egon dira. Eurekin batera, Jose Mari Arrate eta Txetxu Lertxundi klubeko presidente ohiak, Josu Bergara ahaldun nagusi izandakoa eta EAJ zein Ezker Abertzalearekin lotutako pertsonak.
bideoa prestatzen
Euskadiko Futbol Federazioak abenduaren 12an egingo du FIFA eta UEFAn sartzeko eskaera egiteko asanblada erabakigarria

2018-11-28
Euskal Selekzioen ofizialtasuna eskuratzeko, Eusko Jaurlaritzak bide juridikoari ekin dio. Dagoneko, sokatira, boxeo edo surfean fruituak eman ditu. Jon Redondok, Lakuko gobernuko kirol alorreko zuzendariak, Hamaika Telebistari azaldu dionez, ekinbide honekin ate berriak ireki nahi dituzte, euskal federazioek nazioarteko erakundeetara jotzeko. Hurrengo urratsak, halterofilian edo futbolean izango dira. Futbolean, Euskadiko Futbol Federazioak abenduaren 12an egingo du, Durangon, UEFA eta FIFAn sartzeko eskaera ahalbidetuko duen asanblada.
bideoa prestatzen
Zelaian zein Ibaiganera begira, aste erabakiorra Athletic-en

2018-11-27
Talde zuri-gorriak egoera zaila pairatzen du, 13 jardunaldi igaro ostean, garaipen bakarra lortuta eta une honetan jaitsierako postuetan egonik. Horiek horrela, aste honetan, Huescaren aurka Kopan eta Levanteren kontra Ligan jokatu beharreko partidek garaipen berezia hartu dute. Bai sailkapenari begira, baita Eduardo Berizzo entrenatzailearen etorkizunari dagokionez. Bestalde, abenduaren 27an, egitekoak diren hauteskundeen kasuan, oraindik ere ez da hautagai ofizialik azaldu. Hala ere, mugimenduak egon badaude, besteak beste Aitor Elizegi sukaldari ezagunarenak edo GARA egunkariak aditzera emandako "Athletic indartu" plataformarena. Beñat Zarrabeitia lankideak egoera aztertu du.
bideoa prestatzen
Jon Redondo: "Ofizialtasunaren bidea egiten, euskal federazioak lagunduko ditugu"

2018-11-27
Lau urte igaro dira Eusko Jaurlaritzak euskal selekzioen ofizialtasuna lortzeko txosten juridikoa aurkeztu zuenetik. Geroztik, fruituak ikusi dira, aurrena sokatiran, boxeoan eta surfean orain. Horiek horrela, Jon Redondok, Eusko Jaurlaritzako kirol alorreko zuzendariak, balantzea egiteaz gain, etorkizunera begirako erronkak azaldu ditu. Besteak beste, futbola bezalako kiroletan. Elkarrizketa osoa, bihar ikusgai.