Skip to main content
bannerra

Altsasuko auziaren helegiteen kasua, epaiaren zain gelditu da


Epaiaren zain gelditu da gaur Madrilgo Auzitegi Nazionalean Altsasuko gazteen atxiloketen eta sententzien gainean jarritako helegiteen inguruko auzia. Aurreko epaiketetan parte hartzerik izan ez zuten zortzi lekukok deklaratu dute gaurko bistan.

Zientzia

Haize, euri eta elur frontearen ondorioz, alerta horia eta laranja aktibatu dira Euskal Herrian. Iruñerriko zenbait puntutan, Arga eta Ultzama ibaiek nabarmen egin dute gora. Elurrak arazo gutxi sortu ditu momentuz, eta alerta gorria mantentzen da Pirinio aldean.


Politika

1960tik 2018ra, Hernanin motibazio politikoz izandako giza eskubideen urraketak jasotzen dituen txostena aurkeztu dute Hernaniko Udalak eta Aranzadi zientzia elkarteak. Guztira, 662 kasu dokumentatu dituzte, eta 416 biktima daude tartean. Lanaren egileak azaldu du tresna garrantzitsua izango dela txostena egia jakiteko, baina, hernaniar askorentzat gogorra izango da sufrimendu asko duelako, baina, beharrezkoa aldi berean.

Jaiak

2017ko aste nagusian, Hontzak konpartsak “Vatikanoko harategiak” izeneko dekorazioaz apaindu zuen Areatzako kaian urtero kokatzen duten konpartsa. Aldarrikapena, zinez grafikoa, aste nagusitik pasa ziren guztien arreta deitu zuen. Gauzak horrela, elizatik eta Falange Vasco -Navarratik, aginteen aurrean salaketa jarri eta auzi judiziala martxan jarri zen, sentimendu erlijiosoen kontrako ustezko irainengatik. Urte eta erdi beranduago, Bilboko hirugarren Epaitegi Penaletik, absoluzioa jaso dute.


Gurean Gaur

Jagoba Arrasatek Osasunako entrenatzaileak, positiboki baloratzen du orain arte denboraldian taldeak erakutsitako sasoia eta taldeak bere lan egiteko modura ohitzeko gaitasuna nabarmendu nahi izan du. Bigarren itzuliari dagokionez, etxetik kanpoko emaitzak hobetu nahi ditu, eta horretarako ezinbestekotzat jo du talde grina indartzea.

 
bannerra

bannerra