Skip to main content
bannerra

Crossfit-a, gero eta jarraitzaile gehiago dituen kirola


Modan dagoen kirola da Crossfit-a. Indarra eta erresistentzia lantzea du helburu Estatu Batuetan sortutako jarduera honek eta gurean, gero eta jende gehiago hasi da praktikatzen. Horren eredu da Mikel Arregui eta Bilboko La Salle ikastetxean ireki berri duen Basati Crossfit proiektua.

Gurean Gaur

Irache Nafarroako Kontsumitzaileen Elkarteak eskatu du burutzeko zain dauden zoru klausulei buruzko epaiketa guztiak bertan behera gera daitezen. Izan ere, azaldu dutenez, Europako Justizia Auzitegia lanean ari da zoru klausulen inguruko epaian eta ebazpena argitara eman arte, horren zain dauden epaiketa guztiak baliogabetu beharko lirateke kontsumitzaileen eskubideak babesteko.


Kultura

Tatuajearen topaketa egin dute lehenengo aldiz Iruñean. Tatuajeen artea zabaltzeko helburua dauka eta hainbat tokitako tatuatzaileak bildu dira beren lana ezagutarazteko. Tatuajeen munduko diseinuak, materialak eta estilo desberdinak ezagutzeko aukera eman nahi du, baita bertan tatuajea egiteko ere. Asteburuan zehar izango da bisitatzeko aukera.

Gurean Gaur

Urteko balorazioa egin du Euskararen Kontseiluak Bilboko Abando Hotelean. 2018 urtea proposamenen urtea izan dela adierazi du, arreta berezia jarrita Hizkuntza Eskubideak Bermatzeko Protokoloaren garapenean. Dokumentuak dakartzan neurriak barne-politikan ezartzea da, Bilbaoren ustez, datozen urteetako erronka nagusia euskararen normalizazioan. Prozesu bat dela nabarmendu du kontseiluko zuzendariak eta horretan eragile guztion ekarpena behar dela azpimarratu ere.


Poliziak

Guardia zibilek eraildako Jose Mari Iturrioz 'Zapa', Roberto Aranburu eta Emili Larrea omendu dituzte Arrasateko Udal plazan eta Kulturate aretoan, haien heriotzatik 40 urtera. Arrasatearra zen Larrea, Garagartzakoa Aranburu eta Legorretan sortua Iturriotz. Komando Autonomo Antikapitalistek Aretxabaletako kuartelaren aurkako ekintza egin ondoren erail zituzten.

Franco diktadorea hil ondorengo urte horietan, ugari izan ziren poliziek egindako hilketa argitu gabeak eta gauza bera gertatu zen Arrasatekoarekin ere. Iturriotzekin eta Aranbururekin batera zihoan kidea, Kike Zurutuza, larri zaurituta baina bizirik atera zen.

Hilketen ondoren, hainbat arrasatearrek ikerkuntza katezaritza egin zuten, eta horren emaitza izandako txostena zabaldu zuten jendartean. Eta urtemugak ere balio izan du inpunitatea salatu eta gertaeren inguruko oroimena berpizteko. Hain justu, hildako batzuk gogoratzeko eta beste batzuk ezkutatzeko joera salatu du Marian Beitialarrangoitia EH Bilduko diputatuak Arrasateko ekitaldian.

Espainiako diputatuen kongresuko ordezkari izanik, Madrilerako joan etorrietan ikusi ahal izan du Espainian ere jartzen dela bertsio ofiziala zalantzan.

 
bannerra