Skip to main content
bannerra

Nafarroako 60 udalerri baino gehiagok bat egin dute indarkeria matxistaren aurkako kanpainarekin


Emakumearen aurkako indarkeriaren kontrako egunaren harira, azaroaren 25arekin, 60 toki erakunde baino gehiagok bat egin dute indarkeria matxistaren aurkako kanpaina. Gaitzespena adierazi dute emakumeek pairatzen dituzten indarkeria sexista mota orori eta konpromisoa agertu dute erakunde publiko bezala modu aktiboan lanean jarraitzeko.

Kultura

Zinetika Festival Dance & Film jaialdia hasiko da gaur ostegunarekin eta azaroaren 21era bitarte, ekitaldi desberdinak izanen dira Iruñean, Donostian eta Bilbon. Zinetika disziplina anitzeko nazioarteko jaialdia da, non dantza eta ikus-entzunezko arteko harremanak ikertzen diren, bideodantza, performance, masterclass eta lantegien bidez.


Gurean Gaur

Higiezinen kredituen lege berrian, aurreratutako epe mugaren atzera eraginaren klausula mantentzen bada, bankuek etxe kaleratzeak egiteko aukera izango dutela salatu dute Araba, Bizkai eta Gipuzkoako Kaleratzeak Stop plataformek. Klausula horren bidez, hipoteka ordaintzeari utzitakoan maileguaren osotasuna eskatzeko aukera dute bankuek. Eta salatu dutenez, hipoteka iruzurrengatik bederatzi kuota baino gehiago zor dituzten familia zaurgarriak etxerik gabe utziko lituzketela bankuek.

Klausula hori Europako Batasuneko Justizia Auzitegiak abusuzkotzat jotakoen artean dago, eta, ondorioz, hori baliatuta egin asmo ziren kaleratze prozedurak etenda geratu ziren. Iaz, ordea, Espainiako Auzitegi Gorenak bankuen aldeko mugimendua egin zuen, Europako auzitegiari hipoteken exekuzioaz galdetuta, aurreratutako epe mugaren atzera eragina aintzat hartuta. Ondorioz, 80.000 hipoteka exekuzio daude ebazpen zain.

Espainiako Diputatuen kongresuan asteazkenean egindako ekonomia batzordean, premiaz onartu nahi dute higiezinen kredituen lege berria. Eta kaleratzeen aurkako plataformek salatu dutenez, lege horren lehenengo xedapen iragankorrean aipatzen da aurreratutako epe mugaren atzera eragina. Kaleratzeen aurkako plataformek hipoteka kontratuetako klausuletatik bidegabeena dela hori salatu dute, Espainia mailan, egun indarrean dauden sei milioi hipoteketan ageri dena eta 600.000 kaleratze eragin dituena.

Hainbat gizarte eragile, alderdi politiko eta sindikaturen babesarekin egindako agerraldian, kaleratzeen aurkakoek eskaerak egin dizkiete euskal ordezkari publikoei. Hasteko, Eusko Legebiltzarreko alderdi politikoei eskatu diete Espainiako Kongresuan dituzten diputatuek bozka dezatela higiezinen kredituen lege berriko lehen xedapen iragankorra ezabatzearen alde.

Azkenik, Euskal Autonomia Erkidegoko erakundeei eskatu diete 2015ean hartutako konpromisoa bete dezatela, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa, zein Gasteiz, Bilbo eta Donostia kaleratzerik gabeko lurraldeak izateko hartutako konpromisoari, hain justu.

Gurean Gaur

Osalanek, Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeak, bere 25. Urteurrena ospatzeko, Segurtasun eta osasunari buruzko nazioarteko IV. Biltzarra antolatu du. “etorkizuneko lan erronken aurrera begiratzeko aztekerketa” izenburupuean. Biltzarraren bigarren eguna baliatu dute, 2018ko Euskal Autonomia Erkidegoko lan-istripu eta laneko gaixotasunen datuak plazaratzeko. Alberto Alonso, OSALAneko zuzendariak azpimarratu du, 2018ko Urtarriletik Urriara artean, istripuetan baja izan zutenen kopurua 29.965koa izan dela, 2017an baino %2,7 gehiago, horietatik, 28.620 istripu berriak eta 1345 berriz gertatatutakoak. Aldi baterako lanetan eta horrek dakarren, langilegoaren formatzeko denbora ezean oinarritu dute, lan istripuen igoera.


Musika

Estitxu Robles-Arangiz, "Beskoitzeko Urretxindorra" bezala ezaguna zen kantariak, leku propioa eskuratu du Bilboko kale izendegian bere heriotzaren urteurrenean. Familia abertzale historiko bateko kide, gaztetatik musikagintza pasio gisa izan zuen, euskaraz, gazteleraz eta frantsesez abestuz. Erbestetik Bizkaiko hiriburura itzulita, hogei urteko ibilbidea osatu zuen, hamabost lan kaleratuz. 1993an hil zen, gaixotasun larri baten ondorioz.

 
bannerra