Skip to main content
bannerra

Zentsurarik ezarri izana ezeztatu du Nafarroako Gobernuak, Skolaeren polemikaren harira


Skolae hezkidetza programaren inguruko eztabaidak dirau eta horren aurkako erasoa atzokoan izan zen. Nafarroako Gobernuak abesti jakin batzuk zentsuratu dituelaren baieztapena ezeztatu du eta argitu du Skolaeren edukiaren parte direla, indarkeria matxistaren inguruko hausnarketa sustatzeko helburu dutenak.

Politika

EAJko arduradun ohiak enpresa sare baten bidez legez kanpoko komisioak jasotzeko "harreman politiko edota adminstratiboak" baliatu zituela ondorioztatu du.


Gurean Gaur

Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakariaren eta Quim Torra Kataluniako Generalitateko presidentearen arteko bilkurari, Alfredo de Miguelen aurkako zigor eskaerari eta Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak euskal presoen zigor urteak batzeaz esandakoari erreparatu diegu arlo politikoan. Gizarte gaietan, etxegabe baten heriotzagatik Barakaldon egindako elkarretaratzea eta 'Penitencia' dokumentalaren aurkezpena hartu ditugu hizpide. Azkenik, McOnak taldearen 'Gure naufragoak' diskoari eskaini diogu arreta, kultura eremuan.

Gurean Gaur

Hamaika urteko lanaren emaitza da ‘Penitencia’ izeneko dokumentala. Espetxe sistemaren inguruko hausnarketarako bultzada izan nahi du, egungo sisteman dituen gabeziak eta arazoak argitara emanez. Pili Mugica psikologo soziala da dokumentalaren zuzendaria eta 60 pertsona baina gehiagoren testigantzak bildu dituzte.


Hauteskundeak

EH Bilduko Bizkaiko Ahaldun Nagusia izateko hautagai Bea Ilardiak koaliozioaren ildo nagusiak aurkeztu ditu Bilbon. Pertsona erdigunean jarriko dituzten politikak ditu helburu eta gai garrantzitsuenak enplegua, berdintasuna, mugikortasuna eta fiskalitatea izango direla aurreratu du. Hain zuzen ere, fiskalitate justuago batek bakarrik hobetu dezake bizkaitarron bizitza Ilardiaren ustez.

 
bannerra