Skip to main content
bannerra

Landakoenea | Ireki ateak kulturari!


Abiatu da 49. Durangoko Azoka eta era berean, azokatik bertatik, Hamaika Telebistak Berriarekin elkarlanean ekin dio "Landakoenea" saioari. Musika taldeei dagokionez, Hesian eta Berri Txarrak taldeak izan ditugu gurean. Bestalde, John Andueza idazlea elkarrizketatu dugu Iñigo Astiz Berriako kazetariaren laguntzaz eta Nerea Mujika Gerediaga elkarteko lehendakariak Durangoko Azokan datozen egunetan izango denaren berri eman digu.


Landakoenea

Berri Txarrak taldea "Denbora da poligrafo bakarra" izeneko lanarekin iritsi da Durangora. Hiru diskek osatzen dute taldearen azken lana. Bakoitza ekoizle banarekin egin dute eta beraz, emaitza ez da edonolakoa izan. Ausartu eta euren musika moldeen inguruko aurreiritziekin hautsi nahi izan dute. Baita lortu ere. Gurekin izan ditugu Landakoenea saioan eta azokan ez ezik, aurrera begira dituzten erronken berri eman digute.


Landakoenea

Doinu berriekin dator Hesian musika taldea Durangora. "Hegalak astinduz" du izena talde nafarraren azken lanak eta aurreko diskoetatik bereizten bada ere, Hesian-en nortasunak bere horretan jarraitzen duela azaldu digu Fran Urias taldekideak. Izenak dioen bezala, haien asmoa, traba guztien gainetik hegalak astindu eta gozatzea dela esan digu.

Landakoenea

Durangoko Azokak gazte eta haurren egunarekin ekin dio 49. edizioari. Benetan arrakastatsua izan da. Haiekin izan gara eta egun hauetan egingo dutenaren inguruan galdetu diegu. Gazteentzako gauza interesgarriak al daude Durangoko Azokan?


Landakoenea

Otxandategi Abestaldeak "Abby Potxola" diskoa kaleratu du. Abby haur senegaldarra Euskal Herrira etortzekoa zen bere gaixotasuna sendatzera. Iritsi baino lehenago hil zen ordea. Hortik abiatuz, Senegaleko egoera ikustarazi nahi du abesbatzak kaleratu berri duen elkartasun disko honekin. Abbyren aitarekin, eta partehartzaile batzuekin izan gara.

 
bannerra