Skip to main content
bannerra

Misterioan murgildu da Antton Kazabon eleberri berrian


Desagertutako neska baten inguruan kokatu du "Bisera gorria". Bestalde, elkarri ematen diogun babesaren garrantziari buruz idatzi du Karlos Gorrindok “Galaxia bat sabelean” lanean.

Gurean Gaur

Iragan den asteburuan, Barakaldokok eta Mendibeltz taldeek, gazte mailako areto futboleko norgehiagoka jokatu zuten. Bertan, Barakaldoko taldeko atezainak Julen Herrero epailea atzetik erasotu zuen, ostikada bat eta bi ukabilkada emanez. Arbitroak partida bukatutzat eman eta Gurutzetako ospitalera joan zen. Zorionez ondo dago eta Hamaika Telebistarekin gertatutakoaren inguruan hitz egin du. Animoso dago eta asteburu honetan bertan beste partida bat zuzenduko du Donostian.


Politika

Emakumearen aurkako indarkeriaren kontrako egunaren harira, azaroaren 25arekin, Nafarroako 60 toki erakunde baino gehiagok bat egin dute indarkeria matxistaren aurkako kanpainarekin. Barañaingo Udala lehenengoetariko bat izan zen indarkeria matxistaren aurka borrokatzeko protokoloa landu zuena.Indarkeria matxistaren aurka egiteko abian jartzen diren neurriak eta kanpainekin batera, berdintasuna administrazioan modu transbertsalean ezartzeko beharra nabarmendu du Indakoetxeak.

Gurean Gaur

EAEko 2019rako aurrekontuez Pedro Azpiazu Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Ogasun sailburuak EH Bildurekin eta Elkarrekin Podemosekin egindako bilkurei eta 'Cabacas auziaz' Iñigo Cabacas zenaren senide eta lagunek egindako balorazioari erreparatu diegu arlo politikoan. Gizarte gaietan, Kontseiluak 2018. urteaz egindako balorazioa eta Irache Nafarroako Kontsumitzaileen Elkarteak zoru kalusulen epaiketak eteteko eskatu izana jaso ditugu. Memoria kontuetan, Guardia Zibilak duela 40 urte Arrasaten hildako Jose Mari Iturrioz 'Zapa'-ri, Roberto Aranbururi eta Emili Larreari egindako omenaldiari erreparatu diogu. Kultura arloan, azkenik, Iruñean abian den Expo Tatoo topaketaren ingurukoak bildu ditugu.


Sindikatuak

Bilboko NH eta Barceló hoteletako garbikuntza lanetako langileek bi aste daramatzate greban. Euren egoera larria salatu nahi izan dute, prekarietatearen aurpegirik gordinenetako batzuk argitara ekarriz: Turismora begira egon nahi duen hirian, hotel batzuetako garbitzaileek, atontzen duten logela bakoitzeko 2,50 kobratzen dituzte. Horiek horrela, ELA sindikatuak manifestazioa egin du du Bilbon

 
    Gurean Gaur
    Astelehenetik Ostegunera, 21:00
    Gaurkotasun elkarrizketa.
    Ekhiñe Atorrasagasti
bannerra