Skip to main content
bannerra

#ZButaka 12 begirada Sarrionandiaren lanari eta Zinegin festibala


Amaitu da Donostiako Zinemaldia, Zurriolako Butakan "Gure oroitzapenak" filma izan dugu hizpide. Joseba Sarrionandiaren literatur lana oinarri, 12 zuzendarik osatutako filma. Horien artean, Maider Oleaga zuzendaria. Bestalde, Zinegin festibala ezagutu dugu eta Asier Vazquez ekoizlearekin hitz egin dugu.

Zurriolako Butaka

Anabel Arraiza lankidearen eskutik, "Bihar dok amaitu" dokumentaleko ekoizle Aitor Bereziartua eta Ander Iriarte izan ditugu. Horrekin batera, urritik aurrera zinema euskaraz ikusteko aukera izango dugu hainbat aretotan eta proiektu honen inguruan Jara Ayucar Zineuskadiko komunikazio arduradunarekin aritu gara. Hortaz gain, Joseba Errekalde, GEHITU-ko kideak, Sebastian sarien berri eman digu. Gorka Bereziartua eta Gontzal Agote kazetariekin mintzatu gara, Urtzi Urkizuk umorerako tartea ireki du eta Gaizka Izagirrek kritikarena.


Zurriolako Butaka

Donostiako Zinemaldia aurrera doa eta gaurkoan, Zurriolako Butakan, Anabel Arraiza lankidearen eskutik Lutxo Egia eta Mikel Arrondo jaso ditugu "Gure oroitzapenak" film kolektiboaren inguruan aritzeko. Lana, Joseba Sarrionandiaren literatur lanetatik abiatzen da eta 12 sortzaileren lana bildu du. Bestalde, "Gallo" dokumentaleko protagonista den Aitor Fresnedo ere Zurriolako Butakatik igaro da.

Zurriolako Butaka

Anabel Arraiza lankidea Fermin Muguruza eta BeƱat Beitiarekin elkartu da Black is Beltza filmaren inguruan aritzeko. Erakusketa, komikia eta kantaren atzetik, orain, Black is Beltza pantaila handira iritsi da. Zinemaldiko pase guztietako sarrerak agortu dira. Horrekin batera, gaurkoan Martxoak 3 filmaren lehen emanaldia burutu dute eta Amaia Aberasturi aktorearekin egon gara. Gaizka Izagirrek "Jainkoak ez dit barkatzen" dokumentalaren kritika egin du, Lezo de Urreiztietaren bizitza harrigarria kontatzen duen lana eta hainbat zinegileek Ramon Agirrerentzako mezuak bidali dizkigute.


Zurriolako Butaka

Anabel Arraiza lankidearen eskutik, Koldo Almandoz-ek zuzendutako "Oreina" filmera gerturatuko gara, Laulad Ahmed Saleh eta Patxi Bisquert aktoreen bitartez. Horrekin batera, "Jainkoak ez dit barkatzen" dokumentalaren berri emango digu Josu Martinez zuzendariak. Eguneko beste izarretako bat Ramon Agirre da, aktore donostiarrak Zinemira saria jasoko du. Azkenik, Urtzi Urkizuren bidez umorea bidelagun izango dugu eta Gaizka Izagirrek "Oreina" filmaren kritika egingo du.

 
    Zurriolako Butaka
    Donostiako Zinemaldiari buruzko saioa.
    anabel
bannerra