Skip to main content
bannerra

Durangoko Azokako berritasunak eta 21. Korrikaren bideoklipa


"Lobo-Otsoa" olerki bilduma kaleratu du 121Krew-ko kide Endika LaHaine-k eta bere ibilbide oparoa birpasatu dugu, patxadaz. Horrekin batera, Durangoko Azokan izango diren beste liburu batzuk aurkeztuko dizkizuegu gaurko saioan, baita 21. korrikaren bideoklipa ere, besteak beste.

Kultura

Sora Ryu, hegokorear sukaldari ahobiziarekin elkartu gara. Gainera, Mastodon.eus sare soziala aurkeztu dute hainbat eragile publiko eta pribatuek aste honetan. Horrekin batera, Arriaga Antzokiaren ekoizpen berria dakarkigu eta Durangoko Azokari begira jarri gara.


Euskara

Sora Ryu hego korear jatorriko sukaldaria da. Euskaraldian parte hartuko du, ahobizi rola hartuta. Ez hori bakarrik, Barakaldoko hamaikakoaren kidea bada, herrian euskararen erabilera sustatzean erreferente bilakatu baita.

Kultura

Stan Lee, Spiderman, X-Men edota Avengers pertsonaien sortzaileak astelehenean utzi gintuen eta omenaldi xumea egin diogu Hamaika Telebistan. Horretaz gain, 'Ghero' antzezlana, Gaztezulo aldizkariaren 200. zenbakia eta beste hainbat gai aste honetako saioan.


Musika

Baobabs Will Destroy Your Planet, Modus Opernadi eta Leihotikan taldeek musika jarriko diote gaurko saioari. Horrekin batera, Soziolingustika Klusterrak antolatutako euskal soziolinguistika jardunaldietan izan gara Andras Kornai hizkuntzalari matematikoarekin hizketan. Zineak, arte eszenikoek eta literaturak ere tokia izan dute tarte honetan.

 
    ArteKale
    Ostegunetan, 21:30
    Kultura oinarri.
    Jonebati Zabala eta Pello Artabe
bannerra

bannerra