Skip to main content
bannerra

Etxebarriko emakumeak historia sortu eta kontatzeko


Etxebarriko udalak herritarrak bertako industria ezagutzera gonbidatu zituen emakumeen testigantzen bidez eta Hamaika Telebista bertan egon zen. Horretaz gain, Balmaseda San Severino jaietan ere txakolina eta putxerak dastatu ditugu aste honetako saioan.

Jaialdiak

Urriaren bukaeran Balmasedako herritarrak egutegian gorriz markatu daukaten data bat San Severino jaiak dira. Hamar egun irauten duen jai hauetan, hamaika ekimen antolatzen dira eta Mahaits bilketaren jaia eta putxerak dira horietako ekimen bi. Mahats bilketaren jaian Bizkaiko txakolinaren izendapenaren barruan dauden Hamar ekoiztetxe bildu zituen, horietatik sei enkarterri eskualdekoak ziren. Balmasedak tradizioz betetako herria da, eta horietako bat Putxeren lehiaketa da. 1971. urtean hasitako lehiaketa da, estatuan zehar hirurehun putxera lehiaketa egon arren Balmasedako da zaharrena.


Kultura

Eider Rodriguez-ek bi Euskadi sari eramango ditu eta hori lortzen duen lehen idazlea da. Euskaraldiarekin atxikimenduak ugaltzen doaz azaroaren 23 hurbilud ahala. Horrekin batera, kultura diziplina anitz biltzen ditu aste honetako saioak: Zinema, musika, zirkua, antzerkia...

Kultura

Larrabetzuko idazlearen azken obrarekin batera, Getxoarte jaialdiako El Respiradero saio, Elorrion ospatutako errebonbilo jaia eta beste hainbat.


Zinema

Zinemakumeak Gara eta Euskal Zine Bilerak hartuko dute urrian Zinemaldiaren lekukoa. Musika arloan, EtxE musikari berriztarrak diskoa aurkeztuko du urriaren 6an Durangoko Plateruenan eta Estatu propiorik gabeko herrien musika jaialdia, Bizimusika. Euskarazko 'Gure Zirkua' ere izango dugu hizpide aste honetako Artekalen.

 
    ArteKale
    Ostegunetan, 21:30
    Kultura oinarri.
    Jonebati Zabala eta Pello Artabe
bannerra

bannerra