Skip to main content
bannerra

MusikaZuzenean 52: Su Ta Gar Kids + Eskean Kristo


SuTaGar taldeak 30 urte bete berri ditu agertoki gainean, eta hori ospatzeko MusikaZuzenean TB-an esperimentu bat egin nahi izan dugu urtemuga aitzaki, eta umeak jarri ditugu taldearen musika entzuten. Bigarren erreportajean Eskean Kristo taldea izango da protagonista. Pasaden astean Igorreko Kiñu gaztetxean izan ginen "Beste belaze batzuen gozoan" disko aurkezpenean, eta erreportaje ederra ekarri dugu buletan.

Musika Zuzenean

Eraso! taldea izango da gaurko MusikaZuzenean Telebista saioaren lehen talde protagonista. Zarautz herriko bandak rock koordenadetan datorren "Inongo lurretan" diskoa kaleratu du, musika bidean zazpigarren emaitza. Bigarren elkarrizketa egiteko ibai Marin musikariarekin batu gara. Hira taldeko abeslaria izandakoa bakarkako bidean dator, "bidean naiz" diskoa besapaean. Abiatu berri duen aro berrian inguruan solastu gara berarekin.


Musika Zuzenean

Xabi Bandini musikariarekin egin dugu hitzordua Iruñea zaharrean "Begibakar" egitasmoa ezagutzeko. Hitz Bitan atalean Ibon Apezetxea izango da protagonista, egun Orreaga 778 eta Vietcong 68 taldeko kidea. Eta gainera, musika albisteak

Musika Zuzenean

Aste honetako lehen erreportajean Don Inorrez ezagutuko dugu, eta horretarako Imanol Ubedarekin egin dugu hitzordua, egitasmoko sortzaile nagusiarekin. Bigarren erreportajean berriz, suarekin erre eta urakin bustiko gara, Madeleine taldearen "Su Hura" disko ederrean murgilduz. Rockatik haratago doazen doinuekin sutuko gera


Musika Zuzenean

Lehen erreportajea egieko Kaleko Urdangak taldearekin batu gara. "Nortasuna" diskoa kaleratu berri dute, punk oi! ereserkiak biltzen dituen lan oldarkorra. Aste honetako saioko bigarren protagonista Jon Gurrutxaga izango da. Elgoibar herriko Sotoan egin dugu zita berarekin Gaztelupeko Hotsak zigiluaren babesean kaleratu duen "Kateak" disko txikia ezagutzeko.

 
    Musika Zuzenean
    Ostegunetan 21:30ean
    Hamaika Telebista
bannerra